Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trumoia jotzen duenean, zakurrak nagusiaren edo maite duenaren geriza bilatuko du. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.
Martxoan trumoia jotzen duenean, ardoa ta ogia non-nahitik badatoz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.
Tximistak erori ziren, trumoiak jo zuen, eta zerua sugarretan piztu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 157. orr.
Tximista batzuk islatzen ziren uretan, trumoirik gabe, eta eguratsa argiztatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.
Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak, hauen gainera bidaliko ditu zerutik trumoiak. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,10
Gero, trumoi baten hotsa entzun zuen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Trumoi baten eztandak ekarri zituen ostatuan zeuden denak beren onera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.
Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.
Trumoi haize eta euri, lurrak musu eman dio zeruari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.
Errealitatea bere haize, tximista, trumoi eta uholdeekin ailegatuko da ezinbestean. Berria - Gaiak 2004-11-20
Ortzi urdina trumoipean dardaratzen da, goi-hegan doazen eter hodeiek, kontrako haizeen eraginez, elkar jotzen dutelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Egun batean egundoko ekaitza izan genuen, trumoi eta tximistak gure gain-gainean lehertzen zirela ematen zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 184. orr.
Egundoko ekaitza sortu zen pare-parean, tximist eta oinaztu, trumoi eta erauntsi, goiak behera lehertzeraino. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Zeruko trumoiak entzutea ere galaraziko lukeen iskanbila sortu zen jauregian. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.
Trumoiaren azken burrunbak mendiaren barne sakonetan galdu ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.
-Azken trumoiek galdu egin zizkidatek arrautza gehienak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 133. orr.
Bazkalondoan, egongelan solasean zihardutela, gure aitonak txitean-pitean ipurdia altxatu eta trumoien moduko puzkerrak egiten zituen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.
Trumoiaren beldur agian, baina ez euriaren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Trumoi handi bat entzun zen bat-batean eta etxeko argiak dar-dar egin zuen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 68. orr.
Zerutik zetorren hotsa entzun nuen, ur handien edo trumoi handi baten burrunba bezalakoa. Elizen arteko biblia Ap 14,2
Tximista hurbileko batek trumoi ikaragarria ekarri zuenean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.
Trumoi indartsuak astindurik, badirudi dena dardaratzen dela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Gero zarata ederreko soinu tinko eta betean segitu zuen suak, trumoi jarraitu baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.
Kanpoko euria eta trumoi urrunak alde batera utzita, dena lasai eta isilik zegoen etxe handiaren barruan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.
Udako egunik ederrenak ere inoiz trumoi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.
Egun asko izango direla, bateko sirimiri eta besteko trumoi-erauntsi, euri gandutan pasatu beharko direnak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.
Behar ez den bakarra, trumoi eta ekaitz erauntsiak etortzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Maiatzean 16 uholde erauntsi ageri direla, leku ezberdinetan emanak, batzuk harri eta kazkabar, eta tximist eta trumoi erauntsiak ere hagitz aldiz ageri dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Gurdiaren hotsa trumoi erasotzat jotzen dugunean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.
Sargori sapa gehitzeaz gainera, trumoi hodei trumiltsuak ere azaltzen joango direla eguerditik aurrera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.
Trumoi eztanda latz batek berritu zuen erasoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.
Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean, oinaztargiek mundua argitu zuten, lur-barrenak ikara eta dardara egin. Elizen arteko biblia Sal 77,19
Hartan geundela, trumoi-zartada baten eztanda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Beste trumoi-danbada bat entzun zen, hurbilago eta ozenago, eta, bat-batean, goian behean eraso zion euriari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.
Ordutik makina bat haizete, trumoi-danbarreko eta beste hainbat ekaitz ibili eta lehertu dira. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 26. orr.
Izan al da trumoi-sonik aurreko egunotan? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.
Tamalgarria zen dena, lanbroa bezala, lanbropean bere trumoi zaratarekin pasatzen ziren kamioiak bezala. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.
Trumoi-soinuak ere garaitsu hau dute gustuko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.
Aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen: "Zikinkeriarik ez, mesedez!". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Entzun Jaunaren trumoi-ahotsa, entzun haren ahotik irteten den durundia. Elizen arteko biblia Jb 37,2
Egun sargoria zen, eta trumoi-giroa zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.
Hauxe da Zeusen, Jupiterren, Herkules, Thor eta trumoi-jainko guztien zuhaitza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.
Lau izaki bizidunetatik lehenengoak trumoi antzeko ahotsez hau esaten zuela entzun nuen: "zatoz". Elizen arteko biblia Ap 6,1
Jarraian beste aro eta haize batzuk, Volturno goi-trumoia eta Austro tximist-jauna. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.
Bezperako ekaitz-trumoien ostean, goiza dena garbi argitsu zabaltzen denean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.
Tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Ekaitz giroan bizi zela ikusten genuen, tximist-trumoiez inguratuta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
Janaria astuna gertatzen zaigu denoi; horrek "trumoi" ikaragarriak eragiten ditu zoko guztietan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.
Lau pauso eman orduko aditu zuen [tximista] haren trumoi hotsa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 144. orr.
Trumoi-hotsa entzun eta ia bat-batean oinaztarria ikusi zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.
Moises mintzatu eta Jainkoak trumoi-hotsez erantzuten zion. - 0. orr.
Zuzengabeen aberastasunak errekastoa bezala lehortuko dira, ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko. egundoko trumoi hots luzea heldu zen zelaietatik. Elizen arteko biblia Si 40,13
aitaren trumoi ahotsa (12); bere trumoi ahots (3); trumoi ahots (6); trumoi ahotsa (14); trumoi ahotsez (3); trumoi burrunba (3); trumoi eta oinaztu (3); trumoi eta tximist (4); trumoi handi (3); trumoi hodei (3); trumoi hots (6); trumoi hotsa (9); trumoi hotsak (6)
trumoia entzun (3); trumoia jotzen (5)
trumoiak eta tximistak (3); trumoiak jo (3); tximistak eta trumoiak (5); zeruko trumoiak aditzea (4)
trumoien antzera (3)