Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Babes ezak lur berria eguzki gehiegitik, euri trumiltsutik, haize zakarretik! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 53. orr.
Zuzendari txit agurgarriaren ahots trumiltsuak atera nau nire gogoetatik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.
Eguraldi ona edo ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.
Haizea, batetik, trumiltsu ohi dena, zirimolaz datorrena, ezin zarela gobernatu bere aurka, eta galtza barrenak astinduz hozten zaituelarik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.
Ibaiaren ahoa bare-bare zegoen eta belaontziak ez zuen batere nekerik izan ibaiak itsasoarekin bat egiten zuen gune trumiltsua igarotzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.