Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trumilka 1 adlag samaldaka. (pertsonak)

Ehunka joaten ziren entzuleak, trumilka, haren eskoletara.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Nire herrikideak, hala ere, trumilka irten bide zaizkie txalo jotzera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 284. orr.

Gaur ere, antzina bezala, gipuzkoarrak trumilka igotzen dira Zelatuna.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.

Trumilka etorri ziren erromatarak hirira: horra Sirakusa hartua!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Ziatik, Zalaindik, Malaustetik, Illukuetatik, Kauletik, Elzaurdi eta Garaitarretatik, trumilka jaitsi dituk bideetara gizasemeak eta emakumeak, esku-zartaka eta oihuka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Jendea bazabilan trumilka abadetxearen inguruan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Gizonak trumilka, lerroan oinez, indarrik gabe, uniforme xuri marraduna soinean, buruan ilerik gabe, begiak errotik ateratzeraino argaldurik, hil biziak iduri.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

2 (bestelakoak)

Berehala erretxindu zen Willem, leihoak zabaldu orduko euliak sartzen baitziren trumilka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Haizea trumilka dator etxe arteetatik: plastikoak, harea, hosto ihartuak zirimola eroan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Orain arte axurikia hara saltzen genuen trumilka, kamioiak beteka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Gizen-gizen eta trumilka zetozen Charles ibaiko urak, aurreko egunetan izandako euri-jasen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Malenkoniaren meneko, uda burutu berriko asteburuen oroitzapenak etortzen zitzaizkidan trumilka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 42. orr.

3 (izen gisa)

Goizean goiz amak esan zizkion hitzak matxinatzen zitzaizkion, antsiaren antsiaz, trumilka bizian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Fusilaren tiroa balitz bezala entzun zen kolpea, eta horra non, eztanda hari sekulako trumilka hotsak erantzuten dion nire etxeko goiko aldetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendea trumilka (6); trumilka etorri (8); trumilka etortzen (3); trumilka irten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus