Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurralde osoko alderdirik onena den horretan ezin izango da lurzatirik trukatu, ez saldu, ez laga, Jaunari sagaratua baita. Elizen arteko biblia Ez 48,14
Horrela bide batez dolarrak trukatuko dituzu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 167. orr.
Nobelak trukatzen genituen, bakeroenak, Simenonenak, Zane Greyrenak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
Gai horri buruzko hainbat gutun trukatu zitenan elkarrekin Pascalek eta Fermatek, eta probabilitateen kalkuluaren oinarriak ipini zitiztenan haietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.
Bidezidor bateko zuritasunean gure oroitzapen batzuk trukatuko genituzkeen elkarrekin. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 167. orr.
Ofizial berriak sartzen ziren etengabe, dena aztertzen zuten, iritziak trukatzen zituzten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.
Irudi du albisteak trukatzeko bulegoa dagoela bertan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.
Etorriko ziren garaiei buruzko ideiak trukatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.
Uste dugu, beste herrialdetako jendearekin esperientziak trukatzea falta zaigula. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Kromoak trukatzetik kromosomak trukatzera. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 144. orr.
Olatzekin bigarren begirada bat trukatu ondoren, ezpainei kosk egin eta zakarregi ez mintzatzen saiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.
Maiana altxatu zen eta musu uzkurrak trukatu zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.
Doi-doia bizpahiru hitz trukatu zituen gau bitxi hura harekin iragan zuen emakumearekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Aholkulariak eta zuzendariak ohiko agur protokolarioak trukatu zituzten, eta solasari ekin zioten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.
Irri konplizeak trukatu zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 166. orr.
Bizpahiru ukabilkada trukatu zituen unibertsitateko greba batean parte hartzera bortxatu nahi zuten kide batzuekin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Datozen egunetan [euroa] 1,29 eta 1,31 dolar artean trukatuko dela espero dute. Berria - Ekonomia 2004-11-18
Teoria klasikoaren arabera, truke-tasak berdintzera jotzen dute herrialde desberdinek trukaturiko ondasunen dibisetako prezioek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Bogotak eta gerrillak presoak eta bahituak trukatzea galarazi nahi dute AEBek. Berria - Mundua 2004-08-27
Arras lurralde putazuloa zela, non senarrek emazteak trukatzen baitzituzten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Informazioa etengabe trukatzeko tresnak sortzea. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Jakintza eskubideak babestutako materiala trukatzen zuten beraien artean, Poliziak salatu duenez. Berria - Gaiak 2004-08-27
Garrantzitsua da prozesu hori biriken eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.
Elkarri eskua emango genioan edo besarkadak trukatuko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.
Gero, dibisen merkatuan, diru hori saldu egiten du, alegia beste dibisa baten ordez trukatu, esaterako dolarraren ordez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.
Erleak ezin omen dira diru truke saldu, trukatu baizik -ehuna, garia, ardia eta beste erabil daitezke trukea egiteko- edo besterik gabe erregalo gisa eman. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 229. orr.
Besteetan, esaten dute juduak gerra-preso alemaniarrekin trukatuko direla. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.
Hiru bahituak Guantanamoko presoenkin trukatzeko nahia. Berria - Mundua 2004-11-02
-Ez da jauregi bat [...] baina nirea da eta ez nuke hobe batekin trukatuko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.
Brady plangintzak, funtsean, kreditu zaharrak hogeita hamar urterako obligazioekin trukatzea proposatzen zien bankuei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.
Banku Zentralaren ebazpenaren arabera,azaroaren 16tik hasita AEBetako dolarrak eskudiruarekin trukatu nahi dituenak % 10eko balio erantsia ordaindu beharko du. Berria - Mundua 2004-12-15
Soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Abiatu aurretik, nire salgai batzuk erresuma hartako beste batzuekin trukatu nituen, hala nola aloe egurra, sandaloa, alkanforra eta jengibrea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 193. orr.
Lehen astakumea arkume edo antxumearekin trukatuko duzue. Elizen arteko biblia Ir 34,20
Izan ere, zilarra eraman zutenez Ekialdeko salerosgaiekin trukatzeko, arindu egin zizkieten espainiarrei Europan zituzten gehiegizko artikuluak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 64. orr.
Lan behartuen zigorra etengabeko erromesaldi batekin trukaturik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Uniformeak ere ez zetozkigun neurrira, batak bestearenarekin trukatu behar izan genituen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Prest zegoen zituen guztiak utzi eta [...] munduko negozioak Ebanjeliokoekin trukatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 879. orr.
Presoak bahituengatik trukatzeko negoziazioetan bermerik ez diola eman nahi uste du gerrillak. Berria - Mundua 2004-08-24
Piano zaharra kontrabaxu batengatik trukatu zuen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 51. orr.
Ez trukatu adiskidea diruarengatik, ez eta anaia maitea ere urrerik finenagatik. Elizen arteko biblia Si 7,18
Pozik bizi zen, ondasun galkorrak ehun halako balio zuen ondasunagatik trukatu zituelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.
Liburu lodiago bategatik trukatu zuen berea, eta plazako jarleku batean eseri zen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 35. orr.
Zure arerioa hiltzeagatik, zure semea salbatzeagatik, zure gaixoa sendatzeagatik, zure asmazioagatik, asmatzailea bazara, trukatzen duzu zeure burua! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.
Ni elbarriturik gelditzen ez banaiz, Espainiako titulurik hoberenagatik ez nuke nik nire esperantza trukatuko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 54. orr.
Diruz trukatuko dituzue [hamarrenak] eta, dirua harturik, Jaunak aukeraturiko lekura joango zarete. Elizen arteko biblia Dt 14,25
Bigarren hamarrena, berriz, dirutan trukatu ohi nuen eta urtero Jerusalemen eralgitzen. Elizen arteko biblia Tb 1,7
Frantziskok, berriz, lurreko armak espirituzko armetan trukatu zituen, eta ospe militarraren ordez, jainkozko buruzagitza hartu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.
Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Merkatu horretan, pobrezia eta gaztetasuna, europar dirua, bakardadea eta miseria afektiboaren kontra trukatzen ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Handik Ega ibarrera; inguruetan "Ibarra" jatorrizko izena trukatu, eta hiritarrek erdaraz "Los Llanos" bataiatu duten eskualde baketsura hurbildu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Munduaren osagaiek beren zereginak trukatu egin zituzten, harpa batean, tonalitate bat bera mantenduz, nota ezberdinek melodia aldarazten duten bezala. Elizen arteko biblia Jkd 19,18
Izan ere, bi hitzek esaldian duten lekua trukatzea aski da gauza ezberdinak adierazteko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 114. orr.
Egoera politikoari buruzko irakurketa trukatu zuten atzo ELAk eta Aralarrek Iruñean, ELAren egoitzan egin zuten bileran. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Halaxe esaten zidan: "Argazki hau trukatua dago, eta hau ere bai" bekainik ere mugitu gabe. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.
Urte askoan ikasia zuen argazki trukatuak benetakoak adinaxeko froga zanpagarriak zirela; ez zituen jada bereizten besteetatik. Lehen plaman, Arzallusen irudi trukatua, taliban itxura hartuta. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.
Hollywoodetik etorri berri, ohituta zegoen zinea egiteko modu sofistikatuekin: platoan eta plano trukatuekin jokatzen ziren bai eszena zailak bai aktoreei deseroso egiten zitzaizkienak ere. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.
Urte horretan bertan ezarri ziren euroaren eta diru-mota nazionalen bi noranzko truka-neurri ezeztaezina. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.
begirada azkarra trukatu (5); begirada bat trukatu (4); begiradak trukatu zituzten (3); bizpahiru hitz trukatu (3); elkar trukatu (6); elkar trukatu zituzten (3); esperientziak trukatu (7); hitz batzuk trukatu (5); hitz trukatu (5); hitzik trukatu gabe (4); iritziak trukatu (3); paperak trukatu (3)
esperientziak trukatzea (4); informazioa trukatzea (3)
artxiboak trukatzeko (3); elkar trukatzeko (3); esperientziak trukatzeko (13); informazioa trukatzeko (18); inguruko informazioa trukatzeko (3); iritziak trukatzeko (10); trukatzeko aukera (6); trukatzeko gune (3)
babestutako materiala trukatzen (3); elkar trukatzen (4); elkarrekin trukatzen (5); informazioa trukatzen (3); materiala trukatzen (4); mezuak trukatzen (3)