Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trukaketa 1 iz trukatzea.

Transmititzeko molderik onenak horiek baitira: sorkuntza eta trukaketa.  Berria - Kultura   2006-02-17

Deigarria da bi urtez bahituak askatzeko ahaleginetan porrot egin ondoren Gobernuak bere diskurtsoa iraultzea trukaketen inguruan.  Berria - Mundua   2004-08-24

Nagusi eta langileen arteko trukaketa antolatzea, lan poltsa gisan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Biktimak, giza eskubideak, bake esperientzien trukaketak, elkarrizketa eta bake kultura babesteko neurriak proposatuko ditu Elkarri-k.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Munduko kulturen arteko trukaketaren bidez abiatu nahi izan du EKEk Batek Mila kanpaina.  Berria - Kultura   2004-12-22

Oihuak eta diosalak, bezperan telebistan emandako programaren bati buruzko esamesak, apunteen trukaketa, arratsaldean Portuko festetara joateko planak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.

2 (izenondoekin)

Bi herrialdeetako musikarien arteko trukaketa kulturalean du oinarria 'Biharko' diskoak.  Berria - Kultura   2006-02-17

Bi lurraldetako trukaketa ekonomiko eta kultural bat izan nahi du festibal hunek.  Herria   2001-04-05

Horrek Interneten bidez eginiko trukaketa ez komertzialak arautzea du helburu. Solasaldi trukaketa interesgarri batean parte hartu dute gero laguntzaileek.  Berria - Harian   2005-12-29

Iritzi edo opinione trukaketa eder batekin bururatu zen bilkura balios hori.  Herria   2004-11-25

Esperientzia trukaketa emankorra da ni hemen egotea.  Berria - Kirola   2004-02-04

Hots, hango eta hemengoen arteko trukaketa aberatsa.  Herria   2004-04-29

Artean, bi aldeen arteko hitz trukaketa bortitzak ere entzun ziren atzo.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Trukaketa operazio guztiak egin eta gero, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Aurtengo FIPA jaialdian, Hego eta Ipar Euskal Herriko profesionalen trukaketa bilkura ere antolatu genuen.  Berria - Kultura   2004-02-14

Elkarrizketa eta trukaketa aukerak mahai gainean ezarri behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Gisa berean, mintzaldi eta eztabaida gunea indartzeko xedea dute, zinezko trukaketa gune bat bilakatzeko.  Berria - Harian   2005-04-07

Trukaketa eta eztabaida gune bilakarazi nahi dugu hitzordua.  Berria - Kultura   2004-12-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baionako Maimorables jaialdiak kultur trukaketa bultzatuko du.  Berria - Kultura   2004-04-28

Uzbekiztanen eta Euskal Herriaren arteko egiazko kultura trukaketa da Euskal kultur erakundeak eta Uzbekiztanen dagoen Frantziako Enbaxadak antolatzen dutena.  Herria   2001-10-04

Taldearen zuzendaritzak jokalari trukaketa batean taldeko izarra Atlantara bidaltzea erabaki zuen.  Berria - Kirola   2004-02-24

Ihes eginda nengoen bitartean, gutun trukaketa sarria izan genuen Almak eta biok.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

JP Morgan Chase, AEBetako bigarren bankuak, Bank One-rekin akzio trukaketa egin du.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Tiro-trukaketak bizpahiru oren iraun zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Droga trukaketa nahiko laster iragan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 247. orr.

Azkenean, hain eraginkorra bihurtu zen bihotzak kontrolaturiko barne-zirkulazioa, ezen hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Gorputzak egiten duen gas-trukaketa guztiaren % 0,5 inguru baino ez da hori; gainerako % 99,5a birikek egiten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Horregatik sortzen dira hotz-bero ezberdinak, bero-trukaketa bestelakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Iragana hobeto konprenitu ahal izateko, rol trukaketa egiten dute.  Berria - Kultura   2004-04-22

Dena egingo bailukete hitz-trukaketa soil batez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Pintada haiek egiten dituenaren eta ezabatzen dituztenen arteko mezu trukaketa bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Nahiago dute, argi dago, gaia gobernuarekiko mesede trukaketan sartu.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Materiala, bertsoak, informazio trukaketa...  Berria - Kultura   2006-02-18

Neguaren bihotzeko garai honek izen trukaketa izan du gure baserritarren artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Horretarako dinamika bat abian jarriz gero, esperientzia trukaketa bat gertatzen da.  Berria - Kultura   2006-04-26

Eragileekin izandako harremanak, agertutako borondateak eta ikuspegi trukaketak kontuan hartuta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Ez zen eskolako ariketa batean ari, argudio-trukaketan, edo oratoriazko lehiaketa batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.

Gaijartzaileek behin eta berriz eskatu izan digute iritzi-trukaketa modu hori.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.

Irain trukaketa eta gero, biok serio geunden.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 111. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Landareekiko jakintza trukaketa tailerra.  Herria   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esperientzia trukaketa (3); gutun trukaketa (4); informazio trukaketa (7); iritzi trukaketa (6); kultur trukaketa (3)

trukaketa aberatsa (3); trukaketa izan (3)

ikuspegi trukaketak (3); ikuspegi trukaketak kontuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus