Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar luis eskaini nizkion zerbitzu xume horren truk. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.
Gainerakoa ez zen esker oneko eta harridurazko adierazpen soil bat baizik, balio urriko dohainen truk. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Iraki ere uzten diote petrolioa saltzen sendagaien edo janariaren truk. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.
Salatzen dute Madrileko epailearen erabakia, nola diruaren truk askatzen duten, bahiketa baten tratu molde berean. Herria 2004-04-08
Prefetak ordezkari bat igorri zion 6.000 liberako arrandaren truk demisionea eman zezan eskatzeko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 25. orr.
Atxilotuak dirua ematen zien sexu ukituen truk. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
-Fabore bat beste baten truk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Proposamen bat 1,50 euroren truk, hiru proposamen 3 euroren truk. Herria 2005-11-17
Horra gelari fidela nire isiltasunaren truk adosturiko saria ekartzera etorria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Dauden baliabideak kristau, judu eta musulmanen artean parteka daitezke alokairu baten truk. Berria - Harian 2005-12-09
Ikaragarria zen libertatea; bakardaderik latzenaren truk lortzen zen soil-soilik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 242. orr.
Konfiantza konfiantzaren truk. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.
Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Amaturrak Plazetan,horien berri ere nola ez eman guk, jakitean truk. Herria 2003-06-12
Bi emazte berriz libratuak, ez jakin zertan truk. Herria 2004-11-25
Orduan tipo bat ailegatu da, hamar zentabo ordaindu dituena bere oinetatik sei metro beherago lurperaturik dagoen neskari periskopiotik begiratzearen truk. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.
Yusufek azkenean amore ematen bazuen, menditarrek ez ote zuten preso hartuko Ahmeten truk? Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 59. orr.
Herrixka batean geldi zitekeen, eta lan bat eskatu, aterpe eta janari truk izanik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.
Alabaina bertze inor ez izaki tripa truk etortzeko prest. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 76. orr.
Fraideeneko azken ikasturtean berean, zigarro truk saltzen zituen kalifikazioen emaitzen aurrerapenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Bet-Rehob eta Tzobako aramearren artean hogei mila oinezko, Maakako erregearen mila gizon eta Tob-eko beste hamabi mila gizon hartu zituzten sari-truk. Elizen arteko biblia 2 Sm 10,6
Aginpidea, ogitarteko, edari eta musika truk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Begia begi truk. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.
Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diru truk niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez. Elizen arteko biblia 1 Erg 21,6
Manzanok diru truk esan zituen esandakoak. Geroago atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truk, ezta esklabo egingo ere, berea izatera behartu baitu. Berria - Kirola 2004-05-04
Baita presazko sexu-beharrak asetzeko beren burua diru truk eskaintzen zuten emaztekien etxe goxoak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.
Gutiz gehienak 19garren mendean Roca presidentaren garaian erahil zituzten, batzutan dirutruk, hango lur gaineko eta azpiko ontasunetaz jabetzeko. Herria 2005-03-17
Musu-truk bazkaldu duzu Francesenean?! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.
Ordaindu zioten, bai, baina musu-truk ere eginen zuen, are gehiago, ordaindu ere eginen zuen itzuli ahal izateko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.
Musu-truk emateko prest nengoan, baina orain ez duk niregandik ezertxo ere jasoko! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Merezi duten saririk ezin eman, eta esker oneko aipua behintzat zor nien musutruk lagundu didatenei. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.
Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.
· Zera, zuretzako doan izango delako, musu-trukean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.
begia begi truk (4); diru truk (9); euroren truk (3); musu truk (48)