Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez dut ulertzen zergatik trufatzen zaren -esan nuen-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 188. orr.
-Ez naiz batere pozten -erantzun zidan-, eta ez zen nire asmoa trufatzea. Berria - Mundua 2004-12-14
-Ez zaitezela nitaz trufa! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 125. orr.
-Ez, Minor jauna, ez naiz zutaz trufatzen ari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.
Noren alde? hori ez dakigu, haietaz trufatzen dela, hori bai. Herria 2004-11-04
-Baina ez dira nazio burujabeaz trufatuko -jarraiki zuen-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.
Arrazionaltasunaz trufatzen den azalkeriaren despotismo ez ilustratua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.
Erraz da, adiskideak, nire orduko egoeraz trufatzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 121. orr.
La Sarrietterekin dagoen mutil hori, badakik, Gavardez trufatu zuan ederki lehengo gauean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.
Ume batzuk trufatzen ari, hainbeste urtez gizonei ikara eman dienaz! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.
Albistea non, gu han -trufatu nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Gure anaien eta semeen odolaz trufatu baitzineten! Txillardegi «Putzu», 1999 - 200. orr.
Bere kontura trufatuko ziren denak, emakumea barne. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 25. orr.
Bere lankideak trufatzen zitzaizkion, ez baitzuen mahai azpiko diru ustela onartzen, nahiz eta irabazten zuenarekin nekez bizitzen ahal zen hiri nagusian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 206. orr.
Laket zait erdaraz ene buruaz trufatzea! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 109. orr.
Beraien obraz erraz trufa naiteke; nire obra propioaz trufatzen naizen bezala. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 77. orr.
Biharamunean haatik erran hitzordurat joanen nintzela eta orduan nitaz horren itsuski trufatua zen Luixa zirtzilak adituko zituela bereak eta asto beltxarenak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.
Ahal bezainbat berotu dut, eta gogotik trufatu naiz haren adeitasunaz eta haren herabekeriez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.
Nago ez ote diren Rabanaleko hiru herritarrak, erromes galantek pagatu arno ona edaten ari direla, hauetaz goxoki trufatzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.
Bazekiten finki trufatzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.
Sokrates, bizi zeino, gutaz guztietaz trufatu zen ederki eta ahoan bilorik gabe. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 146. orr.
Haren herritarren ahoskeraz polliki trufa-musikatzen baita Piarres, hazpandarrek "zintzurrez eta zintzurretik ateratzen omen dutelakotz -dugulakotz- español iduri jota delikatu eta landu bat, eta ni hazpandaja naiz", erraitean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.