Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Definizio-sorta hau nahikoa errealista dela iruditzen zait, pasarte batzuetan trufati samarra suerta badaiteke ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 111. orr.
Judaismoa hobeto ezagutzeko parada ezin hobea eskaintzen zaigu hemen, erlijio honen aurkia pentsamendu ortodoxoa eta ifrentzua juduek beraiek betidanik ekoiztu duten eta ekoizten jarraitzen duten erlijio ofizial horrekiko eztabaida libre eta tarteka trufatia txanpon beraren bi aurpegiak direla erakutsiz. Berria - Kultura 2004-12-08
Emakumeak burua jaso zuen eta, trufati, galdegin zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.
-Ea, Mixel, anima hadi -hasi da, trufati, begirakunea Gaxuxaren begi urtsuetan josiz-. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.