Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trufari (orobat trufalari g.er.) 1 izond trufa egiten duena. ik isekari.

Aise mintzo zen hura arras trufaria izan behar zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Bulebarreko leiho argiztatuak ikusten zituen berriz ere, eta orduko emakume trufariak, eta urtarrileko gau urrun hartan utzitako hiri sabelkoi berbera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Noiztenka lagun trufari batek ene kontakizuna salbaiki hausten zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Erromantizismoaren trufaria.  Berria - Kultura   2004-07-07

Zernahi badira hemen arruntak, xori-buruak, ergelak, espantu-untziak eta trufariak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.

2 (gauzak)

Bigarren behako zabal trufaria eskaini zidan, Josuren ganberako atea hertsi aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Husainek irri trufaria egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Lehena, irriño trufaria, gorakoia, lurra larruari sobera lotua daukanaren ahalkearen ikurra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

-Ederto, txundituta nagok, azkarra haiz benetan -doinu trufariaz esan zuen Mentxuk, eta idazmahairantz jaiki zen-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 168. orr.

Bere esku txiki hezurtsuekin gure mahaiari heldu, gugana makurtu eta hala esan zuen bere ahots trufariaz: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

Zaitak, orduan, halako hizketa molde trufaria erabiliz, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Bestela delako hori kopeta gaineko muga-lerro saihestezin eta zuriari so geldituko zen, begitarte trufariarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.

Raimundo Silvak solemnitate trufarizko mugimendu batez liburu izugarria itxi eta errepikatu zuen, Amen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 324. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sorbaldak agerian, ahotsa trufari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

-Zeren trukean? -eskatzen zion trufari Mikelek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

-Bi basorekin gaur nahikoa izango duk, gehiagorik ez -esan zion Husainek trufari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Gizonak, orduan, trufari: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus