Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joe Brooksek ez zukeen itxarongo gu biok bakarrik egon arte, arropa-kontuetan dudan gustu on edo txarraz trufaka ekiteko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.
Duela hiruzpalau hilabete doi-doia, Dabid sarritan trufaka hasten zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.
Trufaka hartu zaituztete kamioietatik jaistean, irainka. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 14. orr.
Bizkaitarrak trufaka eta irri-karkaraka ekin zion berriro, eta hurrengo egunetan ere irri egin zion, harik eta gipuzkoarrak egun batean pazientzia galdu zuen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.
Gelakideak, astakirten galantak, ez zuten zeregin hobeagorik aurkitzen, noski, beren habailak [...] nire zirkuluetarantz keinatu baino, irrika eta trufaka, irakasleak bizkarra ematen zigunean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.
Mantso-mantso, pisu-zuloan sartuta eta etzanda alferrik galdu zituen egun geldoak, Jimmyreneko iluntze-pasak, emakume alai eta kaskarinarena egiten, bere buruaz trufaka eta Artekin edo Art bezalako beste gizaseme batzuekin urrumaka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
-"Olerki bat!" -ufatu zuen erdi trufaka. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.