Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trufa1 1 iz burla, iseka. ik ihakin.

Bizkitartean dena izan da trufa eta algara, espero baitzuten aurreneko mehatxua aski izanen nuela koldartzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 43. orr.

Ez zen hori denen gustukoa izan, izan zen irri eta trufa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Antolatzaileek antzerkitxo moldean dute euskal gizartea kitzikatu: trufa eta arralleria nagusi, ez-beharrak salatuz.  Herria   2003-02-13

Ez zien Migel Mailuren trufei ihardetsi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.

Bere egoerak hobera egin zuen eta ordurako ez zen Um Hamidaren trufak jasan behar zituen muturzikina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Fernando joan eta etorri zebilen, kazetarien esan eta trufei erreparatu gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 76. orr.

Akitaniako zerrendaburuak ttipikeriak eta trufa erabili ditu PS eta Bayrouren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Ene baitan egin nuen, neska hori, burua gora eta papoa harro, ez zela trufa eta espantu baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Zaintzaleak ez zuen ulertzen gure ezetza, eta oraino guttiago gure irriak eta trufak... edo ez ulertua egiten zuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 108. orr.

Jadanik abertzale izenaz beztitzen zen Frantxis trufa eta trufa ari zitzaion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 12. orr.

-Ageriko... -erran zion trufa ezpainetan apez kazetari kokin batek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

Lehen irria eragin didan trufari guztiz gustu txarrekoa irizten diot orain.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Ez ote da trufa bat geure buruari?  Berria - Kultura   2004-07-10

Darcosek trufa merke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

2 (izenondoekin)

-O, ez, jakina hilko naizela -esan zuen berak, trufa gaiztoaren airea ezkutatzeko batere ahaleginik egin gabe-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.

Parisera abiatzen zirenek ez omen zuten trufa garratza baizik merezi, hirira joaten zirelako, mutikoak mutil izateko eta neskak, nola ez, puta bilakatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 77. orr.

Trufa gaizto hark arrakasta izan zuen, gaitzerranerako joera duten guztiak bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 208. orr.

Bereziki emazte soldado harek irakiar presunerak buluzgorri ezarririk heieri egin dezteien trufa ahalgegarriak.  Herria   2004-08-12

Nolako trufa samina!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 106. orr.

Ez zait laket jokabide makurrei trufa makurrak gehitzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 498. orr.

Instrukzioak, zaintzaldiak, ofizialen aginduak, armakide zaharragoen ziriak eta trufa krudelak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.

Trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi-bizia...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 379. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uztail hasieran, uste ez genuen arma erabiltzen hasi ziren gure kontra: trufa-kantak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Furgonetan ere trufa giroa nagusitu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 267. orr.

Trufa eta txantxa giroko horrelako elkarrizketa batean, harrigarria iruditu zitzaidan bat-batean ezezagun bati horrelako aitorpena egitera ausartzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa-aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Trufa tanta bat dago galdera horretan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.

Furgonetak ere hasieran benetako erlauntza bat ematen zuen, trufa eta haserre hitzak nahasian.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 168. orr.

Iduritu zitzaidan trufa musika zerbait bazela Elenaren solasetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

Ez, motel, ez haiz oraingoz hilko, broma bat zuan, ondo bizirik hago!, esan zuen Angelok, apur bat serioxeago, baina artean trufa-doinua guztiz baztertu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Wallace Reiden eta Valentinoren eta aspaldiko denboretako gainerako izarren trufa-irribarrea ikusten nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Ez nien deitu, lo-kuluxkaren ordu nagi haietan hotelean zer egiten ote nuen trufa-ziritan hasteko aukerarik izan ez zezaten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Halako trufa aire batez jantzi zen erregeren ahotsa: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Eta, nik dakita, halako trufa aireño batekin, ez banizu bederen aipatu andre hori.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Gaur egun irri edo trufa konnotazioak izaten ditu gehienbat prozedura honek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

4 trufan adlag trufa egiten.

Aurretik intsentsua bota eta atzetik trufan ibiltzen zitzaizkionak, adarra jotzen, maiseatzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren, ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Errekesta bera ginuen beti, halere bat entzun nuen trufan ari: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

Ni irriz trufan, baina beste guziak serios, mutur eta ilun, beren ekimenetan biziki serios.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 86. orr.

5 trufaz adlag trufa egiten.

Trufaz galdetzen zidaten ea nire herrian berunez egiten diren goldea eta ezpatak ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Trufaz hertsatzen zitzaizkion itzain zeltiarrei erraten zien hordimenak gatibatu baino lehen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

-Zer eskubide? -galdetu zuen trufaz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 55. orr.

-Nork idatziko dizu, ba, zuri? -erantzun zion osaba Vernonek trufaz, gutuna esku batez zabaldu eta begiratu bat emanez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

-Lehengoan ere erakutsi huen hire trebezia -trufaz-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Egun batean goian, hurrengoan behean; muturrekin eta isil goizean, eta barrez eta trufaz gauean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.

Eta zer axola dio -erantzun zion emazteak trufaz-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Ibilian-ibilian, Rubeni erdi trufaz galdegin diot ea gaur goizeko otoitzak egiteko astia izan duen eta hark, irri firfira ezpainetan, baietz erantzun dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.

Zer barkatu behar dizut? Irribarrez dago, alai, trufaz bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 106. orr.

6 trufazko izlag

Bere poetikak ekarri duen berritasuna ez dago zalantzan jartzerik: ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

-Nathan Soilik -erantzun zuen, bekainak zimurtzen zituela trufazko atsekabez-, ala Nathan besterik gabe?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.

Erraidazu bada, adiskide ederra, nondik dator zure azken gutunean nagusi den doinu latz eta trufazko hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Aurpegiera serioak, irribarretsuak, trufazkoak, aspertuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.

7 trufa egin ik trufatu1.

Isekazko ateraldi batekin trufa egin ordez, azalpen oso eta neurtu bat eman zion. Barkatu egin behar zaio doinu ironikoa, berak trufa egiten dizula uste du, baina gertatzen zaiona da ezin duela aitortu kontatzen ari zarenak harrapatua daukala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Trufa egiten zenidatenean ez zenuten zeuen burua ziurtatu baino egiten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.

Ez genien trufa egin iraileko estropadetarako entrenatzen ari ziren atunburuei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Poesiari trufa egiten diozu, baina zu ere ez zinateke poeta eskasa izanen, Joanikot.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 149. orr.

Apirilaren batean (ez dugu ahantzi behar frantsesek egun hori baliatzen dutela elkarri trufa egiteko, beste hainbat tokitan abenduaren hogeita zortzia bezalaxe), Saint-Exen lagunek adarra jo nahi izan zioten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.

Ez du erlijiorik, Jesukristoz trufa egiten du, begirunerik gabe erabiltzen du Jainkoaren izena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Ez daude inoren penaz trufa egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.

Egunkarietan ez zuen Algortako hilketaz ezer aurkitu, eta bere buruaz trufa egin zuen halakorik espero izateagatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

Ezin zituela jasan adimen zorrotz eta biziko mutilak, beraren lepotik trufa egitea beste asmorik ez zutela iruditzen zitzaion eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Haren begiek trufa egin zidaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

· -Hire gain dudan aginteagatik, egiok trufa apur bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 183. orr.

Schumacher sarjentuak kosta ahala kosta jakin nahi zuen, arrats hartan, eta irri eta trufa egiten zidan: [...].  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

8 –en trufan ari izan

-Zendako ariko naiz zure trufan?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

Aitzina ene trufan ari zen Elixabet tzar hura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

· Epaileak, haien trufan, erran zien haien semea jaten ari zituen oilar eta oiloa bezala zela bizirik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.

Eskolako balentriak ere hor ziren, honen trufan, haren jelos.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

9 –z trufan ari izan

Badut galde egiteko kopeta, / nor da nitaz trufan ari?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eginiko trufa (3); halako trufa (5); halako trufa aireñ irri eta trufa (7); nitaz trufa (3); o (3); o batekin (3); trufa aireñ trufa egin (18); trufa egin zuen (3); trufa eginez (4); trufa egitea (4); trufa egiteko (8); trufa egiten (16)

trufan ari (3)

nitaz trufatu (5); trufatu zen (6); trufatu ziren (3)

nitaz trufatuko (6)

gutaz trufatzen (7); haietaz trufatzen (3); hartaz trufatzen (4); nitaz trufatzen (8); nitaz trufatzen ari (5); trufatzen ari (10); trufatzen da (4); trufatzen dira (5); trufatzen hasi (3); trufatzen zen (3)

erdi trufaz (3); eta trufaz (3); trufaz bezala (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus