Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trosta 1 iz zaldiaren eta kidekoen ibilmoldeetako bat, urratsezkoaren eta lauoinkakoaren artekoa.

Gero, trosta hori ohiko ibilerara itzultzen zen, Nikolas itzartzen zelarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 338. orr.

Joxe Marik gelditu ninduen, zaldi baten trosta gelditzen duen zezenak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.

Goiz batez, zaldi baten trosta entzun du Elederrek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Zaldiaren trosta ere ez nuen entzuten gainera, eta harritzen ninduen, gaua bare baitzegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Irrintzi egin zuten zaldiek eta, ibili-ibilian bazebiltzan ere, trosta astirotu behar izan zuten, harik eta kalesa geldirik zegoela zirudien arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Zaldiek trosta bizkortu zuten eta kalesak bideari ekin zion berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Zaldiek, inoren inolako agindurik gabe, zeudenetik mugitzeke ibiltzeari utzi, eta, trosta biziturik, bideari ekiten zioten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

Zaldiek ohiko trostaren ibilian segitzen zuten, lasai eta erasoekiko axolagabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Trosta eta trosta, etengabeko ibilian egon dituk urkatzeek iraun duten bitartean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

2 (izenondoekin)

Jendetzaren joan-etorri etengabearen artean, gurdiak gangen azpian sartzen ziren, haien zaldien trosta zaratatsua baretzen zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Entzunak nituen atsedenik hartzen ez zuten zaldien trosta beti berdin hari buruzko esamesak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Maldan behera gindoazen oinez, astoen trosta punpakatua entzunez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

Aurrera jarraitu zuen kotxeak, zaldien trosta motelean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Serkok zaunka egin zuen pixka batean, eta kibitka trosta txikian jaitsi zen Krasnoiarskeko bidean behera. Montorgueil kalean behera jaitsi zen trosta laburrean, itxura alaiarekin. Jendea atzetik segika zuela igarri zuenean, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen, eta lauhazkan gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Imajina ditzaket soro idor hauetan Erdi Aroko bidaiariak, pausoen makaltasunean edota zaldien trosta nekean batetik bestera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.

Destakamendua trosta bizian zebilen karrika estu hartan zehar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.

Une hartatik aurrera, zaldizkoak nahiko trosta arinean joan ziren ofizialak korrika jarraitzera behartzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 355. orr.

Endaitzen arteko zaldia, beste biak baino handixeagoa eta gurdiaren ibilera zuzentzeko ardura zuena, trosta luze-luzean zihoan beti, zelaian nahiz maldan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bat-batean trosta-hots gehiago iritsi zen argiunearen beste aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Haietako batek bidea erakutsi, landroverraren aldamenean bere trosta-pauso indioan lasterka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldi-trostaren denbora etenik gabea entzuten nion sukaldeko erloju tzarraren hots monotonoari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Zaldi-trostak kalesari eragindako klanka-klankarekin bat egin zuten aitaren azken hitz errepikatuek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Bat-batean soinu txikia jotzen hasten dira, panderoaren kriskitin-trostaren gainean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Urrunean zaldi trosta hots ozena sumatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 190. orr.

6 irud/hed

Laster nabaritu dut berriz giltzadunen trosta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

7 trostan adlag

Utzi zuten herria, eta batzuetan trostan eta besteetan urratsean, Amezketaraino iritsi, eta han gelditu ziren. Zaldi gainean trostan, zurien karabanari erasoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

Han abiatu ginen trostan Carmarthengo hirirantz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Gurditzar batzuk trostan iritsi, eta Vallée merkatuaren espaloi bat oztopatu zuten zeharo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Zaldiak dantzatokiaren erdiraino trostan sartu eta han geratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

Zaldunak mingaina klaskatu eta trostan joan zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 312. orr.

Zaldia trostan jarri zuen berriro ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Zaldiek neketsuago eta makalago egiten zuten trostan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Bernardinok zigorrada batez abian jarri zituen zaldiak, trostan baino dantza geldian gehiago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Aurreko gauean, handixe etorri zitzaion trostan oreina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 340. orr.

Lasterka joan ziren, ahal bezain bizkor, Buckbeak erdi trostan atzetik zutela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 330. orr.

Zaldi gainean kasakak airean eta ezpatak eskuetan turkoen aurka trostan amildu zirenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

8 irud/hed

Pelotoi bat sartua zen galerian, trostan, fusilak eskuetan, bular aurrean gurutzatuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 276. orr.

Ilargia trostan zihoala zeru hodeitsutik, [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 171. orr.

Burutu ezin ditudan estudio madarikatu horiek guztiak trostan zabilzkidak buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trosta astirotu (3); trosta bizian (3); trosta bizkortu (3); zaldi trosta (3); zaldiaren trosta (3); zaldien trosta (6)

erdi trostan (3); trostan hasi (4); trostan joan (5); trostan zihoala (3); zaldia trostan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus