Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

troskista (orobat trotskista g.er.) 1 izond/iz L. Trotski-ren eta troskismoaren jarraitzailea.

Modu horretan ezagutu nuen Francine, lehen aipatu dizudan atso troskista hori.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 272. orr.

Alderdi troskistak indar guztiak ezarri ditu itunaren aurka.  Berria - Harian   2005-05-29

Ezker muturreko alderdiak dira, troskistak eta komunistak.  Berria - Mundua   2004-03-21

Elkarlanean jarraitzeko gogoa du LCR troskistak.  Berria - Harian   2005-05-31

Alain Krivine troskista aulkia galtzekotan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Imajinaezina zela Ondarroako edo Hernaniko troskista batek gauak belauniko pasatzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 405. orr.

Guk pentsamendu eta mugimendu ezkertiarraren loratzea bizi izan genuen Parisen: gautxistak, maoistak, troskistak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

Errusian, baten batek troskistatzat salatu zuen, eta urre meatzeetara bidali zuten, iparraldera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

• 2 izond troskismoarena, troskismoari dagokiona.

Hori ere ez zitzaigun arraroa iruditu, gure curriculuma eta argitaletxearen iragan trotskista ezagututa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi troskistak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus