Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tropoilo iz nahaspila, nahaste-borrastea.
Laugarren zigarroa paketetik ateratzera zihoanean ahots hotsak entzun eta jende tropoiloa ikusi zuen eskaileratik jaisten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 109. orr.
Jendea tropoiloan pilatzen zen eta artean eserlekurik aurkitu ez zutenek bultza egiten zuten aurrekoei aurrerago sartzera behartuz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 106. orr.
Une bat iritsi zen non ikasleek eskaileran geratu behar izan baitzuten aurrera ezin eginik, harik eta handik puska batera, Europa ekialdeko ikasle talde bat, [...] tropoiloan kalera ateratzera animatu zen arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.