Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iluna, Unamuno-ren pentsamendua delako iluna kapitulu honetan (eta, menturaz, edonolako tropo artean berak apropos ilunagotua, ez zelako inkontziente bere iluntasunez). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.
Hizkuntza klasiko guzia da funtsean baserriko (rurala) izana, eta bere troporik ederrenak tokian tokiko izadiari zor dizkiona. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.
Bertsoa txartu egin dezake tropo eta irudien metatzeak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.
Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 67. orr.
Poetika jakin bat aztertzeak kasu bakoitzean erabilitako baliabide poetikoak xehe ikertzea eskatzen du oro har, kontuan harturik helburua ez dela azal daitezkeen irudiak eta tropoak besterik gabe katalogatzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.
Tropoei dagokienez, ikerketa ezean senak gidatuta esan ahal izango dugu nagusi direla metonimian oinarrituriko jardunbideak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.
Tropo, irudi, edergailuzko lorebaratze naharo horrek ez baitu onartzen egia zorrotzak baiezten ez duen xehetasun bat bakarrik ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.