Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Keopsen piramidea Gize-n dago, 30°ko latitudean, ipar-hemisferioan; tropikotik gora, gu bezala; askoz beherago, ordea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.
Eguzkiaren arrazoi bakar eta zuzenik ere ez dago argi, zergatik doan, udako aldeak utzirik, kaprikornioaren neguko tropikora eta nola, han eurt eginik, kantzerraren solstizioa duen berriz helburu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 343. orr.
Zeren, akiloitik austrorako bide erdian, zeruak distantzia berdinera mantentzen baititu tropikoak, zodiako osoaren posturagatik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 347. orr.
Malaria Tropiko Azpiko 102 herrietan hedatzen da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.
Zin egin nuen, esku ahurra Millerren Cancer tropikoa-ren azalaren gainean solemneki ezarrita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Handik behera egiten du, tropikoaz azpiko lurretaraino, eta han, lehortea eragiten du. Berria - Gaiak 2004-08-11
Halako batean, denboraren denboraz, toki berera itzultzen da [eguzkia] berriz ere, eta aspaldi ikusitako tokietan ageriko da biribil-biribil eta distiratsu: horri deitzen diogu urtea, urte tropikoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.
-Non bizi izan haiz tropikoan? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Pentsa, tropikoan denbora puska bat eman duten ingelesak susmagarri dituk beren sorterrian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Tropikoko gaitzetatik babestea bazegok; ez, ordea, tropikotik beretik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Tropikotik itzuli nintzenean, han gelditu ninduan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Amerikako tropikoan bizi da. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.
Bere amets guztia da tropikoetara bizitzera joatea, urteko egun guztietan eguraldi epela duen Karibeko uharteren batera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.
Filipinak deitzen diren ugarte porroxken historioa Tropikoen itsas haizean idatzia izan da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 173. orr.
Gizakiak (nahiz hegaztiak), ipar polotik tropikoetara joanda ere, oso aldaketa txikiak izango ditu gorputzaren tenperaturan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Nihaurek atzeman ditut hondartzetan tropikoetako arrainak. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Ardiaren ileak 93 ºC-rainoko tenperatura irits dezake kanpotik tropikoetako eguzkipean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.
tropikoan bizi (4)
tropikoaz azpiko (3)