Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tropikal izond tropikokoa, tropikoarena, tropikoari dagokiona.

Mendebaldeko Kristandadea banatuta zegoen lehorrez Afrika tropikaletik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Asia eta Australia aldean, berriz, montzoien lurralde tropikala daukagu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Egun-argitik gauerako bitartea ez da izaten ordu erdi baino gutxiagokoa, ezta eskualde tropikaletan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Herrialde tropikaletakoa bide da jatorriz [Drosophila melanogaster eulia].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Gaitz tropikala da elephantiasisa; arraroa oso, mendebaldeko herrialdeetan.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Hainbat gaixotasun tropikalen kontrako txertoak hartu ondoren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.

Klima tropikala, landaretza ikusgarria sortzen duen arren, ez da laboreak landatzeko lurralde emankorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.

Jenderik gehiena, klima tropikaleko lurraldeotan bizi da, biztanleriaren ia erdia bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Oskorriari luzitzeko astirik eman gabe zabaldu da gau tropikala, beroa eta itsaskorra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Adituek esan zietenez, datozen hamarkadetan zikloi tropikal eta bero bolada gehiago pairatuko ditu Asiak.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Ekaitz tropikal eta hurakan beldurgarri eta kaltegarriak gerta daitezke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Euri tropikalari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Erdi Amerikako oihan tropikala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Oihan tropikalaren joritasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Hango baso tropikalak suntsitzeaz gain, lurrak pobretzea eta pestizidak gero eta gehiago erabiltzea eragiten du sojaren sukarrak.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Landare tropikalek bazter guziak apaintzen zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 127. orr.

Alde batetik, kafea, kakaoa, azukrea, patata, tomatea, artoa, arroza, fruitu tropikalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Ez zen han hazten Mendebaldekoentzat interesik izan zezakeen ekoizpen tropikalik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Giza zama horiek, ondoren, Amerikara eraman eta gai tropikalekin trukatzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Auskalo zergatik, txori tropikalen bat zela erabaki genuen, loroen familiakoa-edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.

Marrazo erraldoi tropikalak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.

Bezperan agertu zen etxean, arrain tropikalak ekartzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

Iraultza tropikalaren gerrilla ibiltaria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 14. orr.

“Zientzia ekonomikoak gogoeta horretan sartu behar dira, gizarte zientziak bezala”, dio Jeremy Jackson Smithsoniango ikerketa tropikaletako institutuko kideak.  Berria - Harian   2005-01-28

Londreseko Medikuntza Tropikaleko Eskolak egin du ikerketa lana.  Berria - Gaiak   2006-04-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus