Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tropelkatu, tropelka(tu), tropelkatzen da ad taldeka, samaldaka bildu.
Dolcinoren inguruan tropelkatzen ziren dohatsu, eta murmurikatzen: "Aita, aita, aita!". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Denek imitatzen zuten haren keinua, are, ate kanpoetan tropelkaturik, hitzik ere ulertzen ez zutenek ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.
Tebastarrek barreari eman zioten eta haren etxe aurrean tropelkatu; bizkitartean haiek baino barre gehiago zegien berak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.