Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tropelburu (25 agerraldi, liburu 1 eta 16 artikulutan; orobat tropel buru 25 agerraldi 19 artikulutan) 1 iz tropelaren buru den pertsona.
Peppone zen tropelburua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 280. orr.
Bi tropelburuak aurrez aurre geratu eta gogorki begiratu zioten elkarri. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 280. orr.
Frantzia «Europaren hazkuntzaren tropelburuan» dagoela. Berria - Ekonomia 2004-08-13
2 txirrindularitzan, tropelaren burua.
Talde indartsuenak tropelburuan, eta esprinterren taldeak atzean. Berria - Kirola 2004-07-06
Asentziora bidean taldeen lan polita ikusi zen; buruak tropelburura nola eramaten zituzten, hain zuzen ere. Berria - Kirola 2004-04-06
Libertyk atzera egin zuen tropelburutik, eta Quick-Stepek txanda hartzerako, berandu zen. Berria - Kirola 2004-03-10