Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tropel 1 iz taldea, samalda.

Laster entzun zituzten ahots latzak eta pauso astunak, eta baita berehala bidelapurren tropel osoa ikusi ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 364. orr.

Jesusen Bihotzetik abiatuko da tropela, 17:00etan, eta protestaren joanean, Naval ontziola izango dute gogoan.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Hara doaz neska-mutilak tropel presatuan, plater gaineko altxor ziurraren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.

Sartuko gaituk langileen tropelean eta minutu batean egingo diagu, inor ohartu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 401. orr.

Tropelean eta bultzaka sartzen ziren saltokietan, mukuru betetzen zituzten dendak, eta kotxeek ilara amaigabeak osatzen zituzten, hain ziren ugariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Asisko hiri guztia tropelean etorri zen eta inguruko herrietako jende guztiak lasterka egin zuen, Jaunak bere zerbitzariagan burutu zituen egintza harrigarriak ikustera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gotzaina heldu zenean, zapi gorriko jende-tropel batez beterik aurkitu zuen errepidea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 208. orr.

Ume-tropelaren jolas alaien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Halako batean, musikari tropel bat sartu zen arrapaladan ostatura, kanpoan euria ari zuelako aitzakian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

Zakur-tropelak inguratu ninduen, gaizkile taldeak erdian hartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Hitz egitea ez da adierazteko daukagun sentipen tropelari irteera emateko bidea besterik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

· Neska dantzari tropel bat sartu zen orduan plazara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Eta ume mukizu tropelak?     «Bizia lo», 2003 - 138. orr.

3 txirrindulari lasterketean, lasterkari gehienak doazen taldea.

Tropelak iheslariak harrapatzen dituenean 'irentsi' hitza erabiltzen da askotan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Tropela oso urrun zuen, bost minutura, eta garaipena eskura zuela zirudien.  Berria - Kirola   2004-04-08

Laugarren kamera horrek erakutsi zion, hain zuzen, ziklisten tropela, goi-goitik, muino bat igotzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 134. orr.

Tropela txikitzeko egokia da Passo Furcia.  Berria - Kirola   2004-05-07

Azken 50 kilometroak arte ez zuen atzo tropelak erreakzionatu.  Berria - Kirola   2004-07-14

Tropel nagusia 49 segundora heldu zen eta ez zen aldaketarik egon lidergoan.  Berria - Kirola   2006-04-21

Afizionatu mailan hamabi garaipen lortu ditut tropeletik ihes eginda, eta, horregatik, konfiantza banuen neure buruarekin.  Berria - Kirola   2004-04-08

Asturiarrak bere kabuz lortu zuen tropeleko burura iristea.  Berria - Kirola   2006-04-06

Badirudi jendeari ez zaiola gustatzen Euskaltel taldea tropelaren buruan ikustea.  Berria - Kirola   2004-07-06

Oraindik atzerago Markus Zberg, tropeleko lehena helmugan sartzen.  Berria - Kirola   2004-08-08

Tropelekoak mendate horren zain eta Richard Virenque ere bai.  Berria - Kirola   2004-07-15

4 irud/hed

Igotzeko gogoa badago, baina ezkorren tropeletik baikorkeriaren tropelera salto egiteko arriskua du burtsako itzuliak.  Berria - Ekonomia   2004-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus