Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tropa 1 iz ostea.

Haien agindupean, 2000 gizonen tropa zegoen, baxenafartar eta gaskoi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Astebetea aski izan zuen hogei bat zaldizko eta ehun bat oinezkoren tropa osatzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Berrogeita hamar mila soldaduko tropak tatariarrei alboetatik eraso eginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Beren tropa guztia bildu eta Ismaelen aurka borrokara irten ziren.  Elizen arteko biblia   Jr 41,12

Kataluniako Aste Tragikoa Bartzelonan sortu zen tropak enbarkatu nahi izan zituztenean Kuba eta Filipinetarako.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

AEBetako tropek hainbat egun daramatzate Faluja eta Ramadi inguruetan, erasotzeko aginduaren zain.  Berria - Mundua   2004-11-02

Agerikoa da Ruandako tropek gure herriari eraso diotela.  Berria - Mundua   2004-06-04

Herenegun Armadako bi komandante matxinoren tropek Bukavu hiria (ekialdean) hartu zutenean.  Berria - Mundua   2004-06-04

Arratsaldean, Emilio Mola frankisten generala buru zuten tropek Elgeta hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Franco jeneralaren tropen kontrako borrokan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Tropa ontzitik jaitsi berriek oraindik okupatu ez duten karrika estu batean barrena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 51. orr.

Bushek ezin die aliatuei esan Iraketik tropak ateratzea terrorismoaren aurrean makurtzea denik.  Berria - Mundua   2004-04-08

NBEren Segurtasun Kontseiluak hala eskatuz gero, ez dira tropak erretiratuko.  Berria - Mundua   2004-05-25

Pirateria tropa gutxirekin eginiko gerra besterik ez baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hurrengo egunean gero eta nabariago zen zaldizkoen eta oinezkoen tropa handi bat igaro berria zela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 363. orr.

Armada sobietarraren tropa garaileek Dresdengo Museoko koadroak hartu eta Moskura eraman zituzten.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 49. orr.

Tropa naziek Manhattan hartu dute!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Gerra garaian bera sartu zuan Obaban tropa nazionalen buru.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Gure bolondresek harrigarrizko ausardiaz eraso zieten tropa liberalei, baionetaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 279. orr.

Handik italiar tropa faxistak haran estuan gora igotzen ikusi ahal genituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 52. orr.

Baina hark, zinezko tropa bat nahi zuen.  Berria - Kultura   2006-03-10

Gudariok Legutioko ofentsiba loriatsua hasi genuelako zeuen tropa mertzenarioen aurka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Inolako hauts hodeirik ez zen agertzen zaldizko tropak hurbiltzen ari zirela iragartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.

Borrokaldia izango zen berehala iparraldetik zetozen tropa moskutarren eta tropa tatariarren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 232. orr.

Iraken dauden nazioarteko tropak alde egiteko eguna finkatu behar dela Erasoko tropek bere loriazko unea bizi dute.  Berria - Mundua   2004-06-05

Lehorreko tropak Estatu Batuetako lurraldean zabaltzeko.  Berria - Harian   2005-07-09

Aitona, bada, errepidean zihoan, begiak tropa motorizatu haien aitzindari heldu zen lehenbiziko tankean finkatuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezinezkoa izango zen tropa mugimendurik egitea, eta Mikel Strogoff errazago pasatuko zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Bi mila eta bost ehun mutiko binakako herroketan kokatu ziren tropa-garraiorako baliatzen zen batel erraldoiaren sabelean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Italia eta Danimarka mehatxatu zituzten, estatu hauek Iraken okupazio tropak dituztela argudiatuta.  Berria - Harian   2005-07-08

Nola da posible inbasio tropek erresistentziak baino askoz zibil gehiago hil izana albistegietan agertzen diren hildako guztiak hauen biktima badira?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

Espainiako armadari buruzko xehetasunak, baita Alemaniako zein Italiako laguntza-tropen gainekoak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 36. orr.

Richard Ottaway diputatu kontserbadoreak nazioarte tropak «gutxienez hamar urtez izango zirela» zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-24

5 adkor taldea.

Bat-batean, tropa guzia ate handi itsu baten aitzinean gelditzen gira, xefak ate ondoko zirrinta jotzen du eta beha egoiten gira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Tropa txiki bat atera zen, aizkoraz horniturik, Peko Berroko harizti berrira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Egun batez jakinarazi zieten liberaleri karlisten tropa bat iragan beharra zela, jatekoez kargaturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Erdiko pasabide nagusian haur tropa bat korrika ari zen, jostetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

Hamabost-hogei urteko mutil tropa bat iritsi zen Rosatik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Suteari so egon zen Txoko, polizia tropak, Kerguelen lehen, eta sokorriak etorri arte.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 7. orr.

Halaxe kizkaliko zuten Aixetako gaztelu zaharra, eta baita hango etsai eta traidore tropa guzia ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

Soldadu tropa handia zegoen Larrearekin batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Hurrengo abuztuan, Migel Mailuk agindua hartu zuen Pauetik, Amikuzen jende tropa bat biltzeko eta Baigorrira jotzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

Olatraneko lepoan ihizin ari zelarik, heldu zaio uso tropa bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Arditegia sutan zegoen eta barnean 50 axuri eme, ardi tropa berrizteko hautak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Orai arte, behi tropa batean agertzen bazen behi bat burtxoroak joa, hil-arazten zuten eta harekin batean tropa guzia...  Herria   2002-09-19

Karrikan hola tropan zabiltzanak beren aldarrikapenak entzun-arazi beharrez...  Herria   2005-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi tropa (5); behi tropa (5); jende tropa bat (5)

tropa britainiarrei (3); tropa britainiarren (3); tropa errusiarrek (4); tropa estatubatuarrak (3); tropa estatubatuarrek (11); tropa estatubatuarren (5); tropa guzia (3); tropa guzia (3); tropa guztiak (4); tropa guztiak (4); tropa horiek (5); tropa liberalei (3); tropa mugimendu (3); tropa sobietarrak (6); tropa tatariarren (3)

zaldi tropa (4)

aebetako tropak (8); amerikano tropak (6); armadako tropak (3); bere tropak (12); bere tropak iraketik (3)

emirraren tropak (4); euren tropak (4); gure tropak (6)

indiako tropak (4); iraken dituen tropak (5); italiako tropak (3); nazioarteko tropak (5)

okupazio tropak (3); soldado tropak (3)

tropak aterako (3); tropak ateratzeko (7); tropak bidali (5); tropak bidali zituen (4); tropak bidaliko (4); tropak bidaltzea (3); tropak bidaltzeko (4); tropak bidaltzen (4); tropak erretiratu (5); tropak erretiratuko (6); tropak erretiratuko dituela (3); tropak erretiratzea (8); tropak erretiratzeko (13); tropak erretiratzen (3); tropak iraketik ateratzeko (3); tropak iraketik erretiratu (3)

troparik igortzeko asmorik (3)

aebetako tropek (10); bere tropek (4); erresuma batuko tropek (4); francoren tropek (3); gure tropek (3); okupazio tropek (4); turkiako tropek (3)

bere tropekin (3)

aebetako tropen (15); bere tropen (3); espainiako tropen (3); gure tropen (4); nazioarteko tropen (4); okupazio tropen (8)

tropen artean (6); tropen arteko (3); tropen aurka (4); tropen aurkako (4); tropen buru (5); tropen egonaldia (3); tropen kontra (5); tropen kopurua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus