Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tronuratu, tronura(tu), tronuratzen da/du ad tronuan jarri.
Wambaren historiak erakusten duenez (672. urtean tronuratu zen), bertakoak nagusituak ziren, eta erromatar legeak lege godoak baino itzal handiagoa zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.
Gontranek, bere iloba Txildeberto tronuratzean, hizketaldi sekretua izan zuen harekin, eta feudoak nori eman eta nori kendu esan zion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 284. orr.
Apezek eta espainolzaleek hedaturik, aspalditik zebiltzan solas gaiztoak lehenagoko erreginaz -Margarita Angulemakoa, Henrike zenaren emaztea- nahiz Joana tronuratu berriaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.