Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregea bere tronuan etzanik egon arren, aberastasunez eta ospez betea bere erreinuan, utzi egin zuen bere jauregia, baztertu bere ondarea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.
Mahommed VI-na tronuan jarriz geroz lehen aldia zen bozkatzerat deituak zirela Marokanoak. Herria 2002-10-03
Printze horrek, tronoan eseri bezain laster, dekretu baten bidez, Inperioko Goi Kontseilua sortu omen zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.
Enperadoreari gerla eman zion, ipurmazelak tronuan jarri orduko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.
Tronutik egotzitako tirano, nire esklabo bihurtu horiek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 249. orr.
Mikel Strogoff emirraren tronuaren parean eduki zuten, terrazaren oinetan, eskuak loturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.
Eginkortasunez arduratzen da Jainkoaren tronuaren aurrean lurrean utzi dituenen arazoez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Jaitsi zen Gregorio Aita santu zoriontsua tronutik, eta beheko mailetan gora elizan sartu zen, eskaintzak eta sakrifizioak egitera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Aldare gisako jartoki bat ezarri zuten, eta beronen aurrean Erregek erabili behar zuen damaskozko tronu apala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 261. orr.
Henrike VIII.aren eta Jeanne Seymouren seme gaztea zen Eduardo, tronura bederatzi urterekin igoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 289. orr.
Eta arestian aipatu dugun Don Juanek (Don Carlosen aitak), egun haietantxe egin baitzion muzin, ofizialki eta Parisen, Espainiako tronuari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Legeen barne-indar babeslea bereizita dagoelako kanpoko indarretik, tronua eta nazioa defendatzen dituenetik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.
Karlistek beren mementoa zela pentsatu zuten aho batez; eta sekulako ahalegina egin zuten tronuaz jabetzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Arestian aipatu dugun Don Juanek (Don Carlosen aitak), egun haietantxe egin baitzion muzin, ofizialki eta Parisen, Espainiako tronuari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Hau da tronuaren eskubiderik handiena, hau soberanotasunaren ezaugarririk kutunena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.
Legegileak, tronuaren gainetik, burdinazko legeak ezartzen zituen esklabo obeditzaileen arima gogortuentzat. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Bi gizon botere-gose tronua lortzeko lehian badabiltza, indartsuenak irabaziko du eta heriotza epaia ezarriko dio ahulenari eta haren jarraitzaile guztiei. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
· Alemanek demokratikoki paratu zuten tronuan Hitler. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.
Geometriaren tronu oraindik beroan, aljebra ezarri zuen, garaile, Descartesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.
Gurutzetik, Kristoren tronu gorenetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Ruche jauna, bere aulki gurpildunaren tronuan errege. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 58. orr.
Orduan andre Pobretasunak, bere biluztasunaren tronuan etzanda, aurre hartu eta bedeinkapen gozoz bete zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.
Ulertzen dut, bai, hau zigor handia dela eta erabat zuzena, jakinduriaren tronura iritsi eta libidoaren morroi izateko handik jaistea erabaki duenarentzat. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Orain metafisikak arrazoimena tronutik kentzen du! Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.
Tronutik txabolaraino jaisten den eta gizon handiena eta txiroena berdin lotzen dituen obligazio honek zera besterik ez digu esaten: [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.
Plastikozko puf erraldoi batek ipuinetako nanoaren tronoa irudikatzen zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 69. orr.
Eguerdia bada eta ederrago: eguzkiaren tronupean mundu osoa geldi-geldi, eta ur xirripa bere zilar bidean, nere belarria goxatuz, marmarika bere burutik, bizitzaren inoraezin xalo eta fina erakutsiz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.
Bateria agertokiko tronua da. Berria - Harian 2005-10-23
Nengoèn tronutik dena ikusten nuen: Iñaki eta Txomin, adar banaren gainean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.
Tronutik altxatu eta katetik tiratu ondoren, baineran sartu zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 93. orr.
Tronu ospetsuan eserita dagoenagandik hauts eta errautsetan apaldurik dagoenaganaino. Elizen arteko biblia Si 40,3
Esaiok zutitzeko, eta eser dadila zilarrezko tronuan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Agur, alaba bihotzekoa, zuri eta zure alabei, Jainko handiaren aintzazko tronura arte, eta egin otoitz gure alde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.
Loriazko tronua, hasieratik goian ezarria Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 54. orr.
Erregek tronu-gela utzi zuenean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 68. orr.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Tronu aretoa elegante eta apain zegoen atzo. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa. Elizen arteko biblia Ez 1,26
Justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri. Elizen arteko biblia Sal 97,2
Danimarkako tronu-oinordekotzarako? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.
Jainko naiz eta jainko-tronuan nago eseria. Elizen arteko biblia Ez 28,2
Errege-tronuak irauli eta giza erreinuen ahalmena desegingo. Elizen arteko biblia Ag 2,22
bere tronu (3); neure tronu dut (3); tronu aurrean (3); tronu dut zerua (3)
bere tronua (3); haren tronua (4); jainkoaren tronua (3); zure tronua (3)
bere tronuan (8); bere urrezko tronuan (6); daviden tronuan (8); daviden tronuan esertzen (4); izakien arteko tronuan (3); tronuan eseri (5); tronuan eseria (17); tronuan eseria dagoenaren (4); tronuan eseria zauden (3); tronuan eseriko (4); tronuan eserita (6); tronuan eserita zegoen (3); tronuan esertzen diren (3); urrezko tronuan (9); zure tronuan (3)
tronuaren aurrean (8); tronuaren erdian (3)
tronura igo (3); tronura iritsi (3)
bere tronutik (3); tronutik jaitsi (3); zeruko tronutik (3)