Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tronpatzaile 1 iz engainatzailea.

Amodioaren ikuspuntu lauso eta tronpatzailerik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Zalantzarik gabe bere bozkarioa neurriz kanpokoa izan zen, bere ilusioa tronpatzailea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Ez zitzaion geratzen printzesa tronpatzailearen eskariz sototik ekartzera joana zen Afrikako ardo botiletariko bat bera ere.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arratsaldeetan, eguzki izpi ahul iheskorrek jotakoan, alabastroaren izaera aldagarriagatik, aurrealdeak, zurian zuri, eguzkiaren ispilu, benetako gatz harria zirudien: su gezurretakoa, begi-tronpatzailea, eguzkiaren musika.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus