Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren itsua, ordea, elefantearen tronpa eman baitzioten ukitzera, ez zegoen inola ere ados: [...]. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 177. orr.
Elefantearen buztan soila, edo hanka soila, edo tronpa soila. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.
Bene-benetako elefanteek, tronpak zerurantz ezin ikusgarriago altxaturik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.
Azukre alor batzuk hondatu zituen, eremu haietan zebilen gizon bati saihets hezurrak hautsi zizkion, ahuntz bat tronpaz hartu eta horma baten kontra lehertarazi zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Frai Alfontsok Santanderretik ekarri zituen tronpak, musika tresna bereziak, gaurko musu-gitarrak baino handiagoak eta ozenagoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.
Kantuz kantu musikariek tresnaz aldatzen zuten: lehen biolina, orain flauta; lehen tronpeta, orain tronpa; orain baxua, gero gitarra. Berria - Kultura 2004-03-16
Hari sailak lehenago jo dituen pasarteak gero tronpek errepikatzeak ez du zentzurik. Berria - Kultura 2006-02-24
Biolinak oso ondo aritu ziren, baita tronpa natural eta fagotak ere. Berria - Kultura 2004-06-12
BOSek tronpeta jotzaile bat, fagot jotzaile bat eta tronpa jotzaile bat behar ditu. Berria - Kultura 2004-09-10
Klarinete, flauta eta tronpen soloak aipagarriak suertatu ziren. Berria - Kultura 2006-04-04
Obulua tronpan zehar umetokirantz bere bidea egiten ari bada, pilulak ernalketa eragozten du obulua semenarekin kontaktuan jarri baino lehen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.
Tronpek bilo txiki batzuk dituzte, eta horiek bultzatzen dute obulu edo arrautza ernaldua uterorantz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Espermatozoide nekaezinak tronpetara iritsiko dira, baina han ez dute obulurik aurkituko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Beste arazo batzuk ere badaude: tronpak itxita izatea edota obarioren bat ez izatea. Berria - Harian 2005-07-16
Haurrik ez izateko emakume askori tronpak lotzen dizkiete. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 75. orr.
Joachimek jakin zuenean Hannak tronpen lotura egina zuela, lehertu zen zirkuitulaburra: bolondres aurkeztu zen Wehrmacht-era. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.
Nire lankide honek hiru haur aski gazterik izan arren, senarrarekin gehiago ez ekartzea erabakia izan arren, ez zuen tronpa ligadurarik egin nahi izan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.
Gainean beste hodi bat, tronpa deitzen dena, ontziarekin ondo lotuta eta goraka zutik jarrita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.
Obulu, espermatozoide, hodi deferente eta Falopioren tronpei buruz hitz egin eta, ikasleak aspertzea al da heziketa sexuala? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 291. orr.
Zelulen argazkiak eta marrazki eskematikoak tartekatuz, han agertu ziren txalburu buztanluzeak, barrabiletik zakilerainoko tutuak, obulutegiak eta umontzia, Falopioren tronpa eta guzti, nondik ibiltzen baitira txangoan obulu izeneko pilota txiki, bigun batzuk. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.
Plastikozko ontzi bat erabiltzea, alegia, besterik gabe, eskuarki espermatozoidearen eta obuluaren arteko topaketaren egoitza izaten denaren ordez: Fallopioren tronpa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.