Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tronboi 1 iz haize musika-tresna, tronpeta handi baten gisakoa; eskuarki, U formako tutu lerrakor batez hornitua dena.

Diskoan Asier Ituartek tronboia jo du Aurrenak eta azkenak eta Zorteko eguna abestietan.  Berria - Kultura   2004-10-16

Lehengo musika ona zen, lehengo musikoak, tronpeta zela, tronboia zela, onak ziren, melodia hobeak egiten zituzten.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

Pailazo batek, adibidez, tu eta tu egin dio tronboiarekin.     «Bizia lo», 2003 - 151. orr.

Oinak danborraren, tronboiaren, klarinetearen doinuei jarraiki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Tronpeta, tronboi eta orkestrarako kontzertua.  Berria - Kultura   2004-10-24

Dean Fraser saxoan eta Nambo Robinson tronboian.  Berria - Kultura   2006-02-07

Haizea tronboi laukoteak emanaldia eskainiko du gaur, EOSen egoitzan, Donostian.  Berria - Kultura   2004-04-24

2 irud/hed

Eguzkiaren tronboiak bemola jartzen zion eguerdiari.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.

3 tronboi-jotzailea.

Jazz pieza estandarrak jotzen ditu, New Orleans Jazz Bandeko musikari apartek babestuta: Simon Wettenbal (tronpeta), Jerry Zigmont (tronboia), Cynthia Sayer (pianoa), Hendi Davis (baxua), Conald Fowlkes (kontrabaxua) eta Ron Garcia (bateria).  Berria - Kultura   2004-12-29

Horiek guztiek ez ezik, Muñecok (Amparanoiaren perkusio jotzailea), Marcos Collek (ahosoinua), Oye Larsonek (tronboia) eta Iñaki Arakistainek (saxo tenorea) hartu dute parte diskoan.  Berria - Kultura   2006-03-30

4 tronboi-jotzaile ik tronboilari.

Christian Lindgren tronboi jotzaile ezaguna EOSekin emanaldiak egiten ari da.  Berria - Kultura   2004-10-24

Eugeny Rechkalov tronpetista, Denis Krents saxo tenor jotzailea eta Ignat Udovichenko tronboi jotzailea.  Berria - Kultura   2004-07-02

Thierry Durand, Arnaud Mandoche, Javier Almarza eta Herve Cahen EOSeko tronboi jotzaileek Waslaw Sistiaga organistaren laguntza izango dute zenbait obratan.  Berria - Kultura   2004-04-24

Naif kantua, bestalde, Muguruzarekin batera, Carlos Zubikoak (baxu jotzailea), Gorka Baskaranek (bateria jotzailea) eta Asier Ituartek (tronboi jotzailea) osatutako taldearen barruan geroz eta indar handiagoa duen joeraren erakusle da.  Berria - Kultura   2004-10-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tronboi jotzaile (3); tronboi jotzailea (6); tronboi jotzaileak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus