Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tronadura iz zola edo sabaia estaltzen duen zureria. ik zoladura.

Patioko zoruak tronadura zirudien, hain zegoen garbi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Bi hiltzalek ate gibeleko kutxa baztertzen dute, tronadurako hiru taula altxatzen eta zilo hari behera gorputz hila norapait aurtikitzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.

Tronaduran argi baso bat zilo batean sartua, sare ttipi batek ongi babesturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Barne iluna zen, jendez eta kez gainezka; tronaduran zintzilik zeuden urdai azpiko, txorizo, eta odolkien usainak gogorazi zion ez zuela ondikotz deus jan bezperako gosariz geroztik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Techno 98 jarri zuen azkar laser irakurgailuan, hain azkar non, beheko auzo zaharra entzun nuen tronaduran erratz-gider ukaldika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 136. orr.

Barne zerratu batean zaukaten ["Susper"] eta airearentzat tronaduran utzi arteka hertxi batetarik jalgi da nolazpait.  Herria   2002-12-26

Isiltasuna beti, garbitasuna, lixiba usaina, argi bizia... ibilbide luze zabal bat, edo eni hola iduritzen zait, zeren tronadura aski apala baita, orai arteko ibilbideekin konparatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus