Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trokelatu, trokela(tu), trokelatzen 1 du ad trokelaren bidez forma eman.

Trokelatu gabeko Frantziako matrikulak, lapurtutako autoak, dirua eta beste hainbat gauza aurkitu zituztela adierazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

2 irud/hed

Inpresioa dut oso gaztetandik trokelatu gaituztela eta forma hori indeleblea dela, betikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 204. orr.

Transmisioa belaunaldiz belaunaldi burutzen da eta pertzepzio batzuk trokelatuta gelditzen dira bazterketaren bat jasan duten kolektiboetako kideengan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Latorri trokelatuzko kriseilu bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.

Aldarearen aurrean eskegitako latorri trokelatuzko lanpara handi gustu oneko batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus