Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

troka iz sakonunea, amildegia.

Hots zakar bat entzun zuten troka gainetik: "¡Alto a la guardia civil!".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Hori guzti hori, trintxera izan zen, han goiko Barrankutik beheko troketaraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Aurrera jarraitu zuten apurka-apurka, batzuetan oinez, besteetan arrastaka eta sigi-sagaka, troka labainkorretara jaisten eta katazulo estuetara igotzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 193. orr.

Orain, arranoek-eta habia egiteko egokiagoak ziren amildegi eta troka izugarrien gaineko pasabideetatik igarotzen ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Gau hartan, Fionnek berriro ikusi zuen aita, troka sakon haren hondotik deika ari zitzaiola.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus