Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

troglodita (orobat troglodito g.er.) 1 iz kobazuloetan bizi den pertsona; pertsona basa, lagunartea maite ez duena.

Burutan erabili nuen harpe zolatik so zegokidan troglodita gizabasa hori ene zain egona zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Trogloditen herrialdea zeharkatu genuen, sugetzarrak irensten dituzten eta hitzezko harremanik ez duten jendeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Trogloditen herrialdea zeharkatu genuen, sugetzarrak irensten dituzten eta hitzezko harremanik ez duten jendeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Herriak ez zuen zentzu sozial txikienik ere; familiak beren etxeetan sartzen ziren, trogloditak haitzuloan bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Badaude hemen [...] liburuei inolako onurarik ikusten ez diotenak, eta troglodita hauei Johnson doktoreak erantzun zuena errepikatu beharko litzaieke: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

Choriset troglodita bat zen; gizaki primitibo baten adimena zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Jekyll doktorea Hyde jauna bihurtzea gauza arrunta da, are arruntagoa galai ulerkorrenari trogloditaren sen falozentrikoenak bistaratzea, batez ere dozena erdi marra eta kubata litro bi irentsi ostean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Troglodita komunitate ospetsu bat Dabidekin bizi izan zen Adullameko leizean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.

3 (izenondo gisa)

Max, pagaiok kopa bat asturiar troglodita honi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 165. orr.

Egoitza trogloditoak, mendixkaren xiloetatik doi-doia agertzen zaizkit, ateak, begiak iduri, niri so daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus