Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkutu distiratsuak eta beste zenbait tresna zituen hormetatik zintzilika, ospe militarrari zegozkion trofeoak denak ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.
Beraretzat zen-eta zilarrezko erretilu batean zegoen saria, ikuskizun eder harengatik zegokion garailearen trofeoa: orrazi bat, marfilez bikain moldatutakoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
Boz-Alai ume abesbatzari emandako trofeoa, forma zehatzik gabeko ia metro-erdiko eskultura-antzekoa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.
Nik, maitekiro, abesbatzaren trofeoa bere lekura itzuli nuen, oinarria kokatuz, milimetrikoki, utzitako hutsunea estaltzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.
Trofeoak, kopak eta halakoak etxera ekarri be ez ei zituan egin gura izaten. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 64. orr.
Ederki zekien emazteak lagunen inbidia eragiteko paseatzen zuela bera abenidan gora eta behera, trofeo baten moduan. «Bizia lo», 2003 - 15. orr.
Bandera, trofeo bat balitz bezala, urtero-urtero ateratzen zuten Zangozakoek Corpuseko prozesioan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Karibeko jendea jende apasionatua gara, eta horrela adierazten dugu, guri maitasunak ez digu lotsarik ematen, guk maitasuna erakutsi egiten dugu, trofeo bat bezala. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
Etxetik pasatzen ziren nesken tangak zintzilikatu ohi zituen aldiro, nik ez dakit neskek bertan ahazten zituztelako edo Hankapalok trofeotzat hartzen zizkielako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.
Pioren txikitako argazki bati begira egon nintzen luzaroan: bizikleta zuen aurrean eta trofeoa eskuan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 108. orr.
Bazen beste trofeo bat, torneoko jokalaririk onenari eman beharrekoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.
Frazier etsaiaz trufatzeko, Ali aitzinatu zen espantuka eta trofeoa hartu zuen "ez du balio borrokatzea, jadanik irabazia dut" adierazi nahian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 293. orr.
'Speaker' delakoak hitza hartu zuelarik, borrokaren saria, erakutsi zuen publikoari: trofeo itsusi eta handia zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 293. orr.
910 euro, txapela eta Euskadiko Federazioaren trofeoa jasoko du txapeldun handiak. Berria - Kirola 2004-07-30
Hiru maila edo sari desberdin ari dira jokatzen: brontzezko trofeoa, zilarrezko trofeoa eta Ideki trofeoa. Berria - Kirola 2004-10-21
Jarraian, trofeo-banaketa: txapeldunarena guri, nik jaso nuena, kapitaina nintzelako, eta txapeldunordearena Errealari. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 76. orr.
Trofeo eta txapel banaketaren ostean, txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatu zen. Berria - Kirola 2004-07-14
Emakumearen aitatxik [...] gerla trofeo gisa ekarri omen zuen Marokotik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
Zer erran nahi ote zuten aitaren ehiza trofeo haiek, sala nagusiaren apaintzeko eta dekoratzeko erabili zituenek? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
Ehiza trofeo bati bezala eusten dio, argazkilariak plano on bat izan dezan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
Ermukoak larunbatean zuen lehiaketari ekiteko asmoa, Etruskoen Sari Nagusian, baina Laigueglia Trofeoan ekingo dio, Italian. Berria - Kirola 2006-02-03
Garaziko Trofeo hori berriz hasiko dela, astelehen huntan berean, bestetik, helduden maiatz horren erditan bururatzeko. Herria 2004-04-22
Garaziko trofeo horri buruz jokatzen diren partidetan, lehen finalerdia zen astelehen huntan. Herria 2005-03-17
Aratsaldeko 6etan Heleta trofeoaren finalak Erregelun. Herria 2004-07-05
Euskadik 7-31 galdu zuen Tolosaren aurka Zilarrezko Trofeoko finalerdian. Berria - Kirola 2004-10-23
ehiza trofeo (4); garaziko trofeo (6); garaziko trofeo hori (3); trofeo gisa (4)
abesbatzaren trofeoa (3); garaziko trofeoa (12)
garaziko trofeoaren (5); trofeoaren finala (8)