Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trobadore 1 iz Erdi Aroko poeta probentzala. ik trobalari.

Arabiar poesiaren espiritua eta teknika hizkuntza erromantze batean Proventzako trobadoreen bidez iritsi baitzitzaien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa, (demagun gaurko bertsolaria).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Erdi Aroko zaldun ibiltariek eta trobadoreek beren dama bezain goian ia, atzemangaitz.     «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

Peire Vidal Tolosakoa zen, larru-zurratzaile baten semea, baina semeak ez zuen aitaren ogibidea hautatu, trobadore egin baitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 126. orr.

Arnault Daniel trobadorearen bertze metafora ezagun hura: eguzkiak euri dagi, zeina erabili baitzuen Bertran de Born zeritzan bertze trobadore bati xuxendu poeman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Versum honestum: ez apaina bakarrik, baita profanoa ez dena ere, trobadoreena maiz izaten zena ez bezalakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

2 hed

«Compayk guk jarrai dezagun nahi du», esan zuen Salvadorrek, Compay Segundoren semeak, maitasunari eta heriotzari abesten zien trobadorea hil zeneko egunean, 2003ko uztailaren 14an.  Berria - Kultura   2004-02-08

1996.eko Bertso Egunaren kariaz, Alpujarrako trobadoreak, Menorkako glosadoreak eta Kubako dezimistak ekarri genituen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus