Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

triziklo iz hiru gurpileko ibilgailua, eskuarki bizikletaren antzekoa.

Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Argazkiaren hondoa monumentuaren hondakinek betetzen dute; alde batean, izozki-saltzailearen trizikloa azaltzen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Ez zen batere deseroso sentitzen, trizikloa hartu, eta laneko galtzamantal grisez bezeroei gure nekeetako kloruroa banatzen ibiltzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

Terraza horretan bihar-etzi haurrak ibiliko dira agian triziklo batean, edo barbakoak antolatuko dituzte udaberriko larunbat arratsetan adiskideekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

-Hi, Tourmaleta ere igo zitekek trizikloarekin, zer uste duk, bada?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus