Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
triterapia iz hiesaren aurkako sendabidea, birusa zuzenean suntsitzen ahalegindu beharrean haren erreprodukzio ahalmena mugatzen ahalegintzean datzana.
Ahoan bilorik gabe salatzen du eta akusatzen farmazigintzaren diru-jokoa, alde batetik, ez direlakotz Afrikarren paga-menean ezartzen erremedio batzu eta bereziki Sidaren artatzeko triterapia famatuak, eta denbora berean 517 miliun dolar benefizio egin dituztela beren erremedioetan 2002 urtean. Herria 2004-02-12
"Medikuntza berriak, triterapiak baldin badira ere, SIDA/HIESak hiltzen du oraino", hona zein mezu adiarazi duen Aides elkarteak bere egoitza berria estreinatzean, Baionan. Herria 2001-10-11