Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zernahi pairatua genuen, gosea eta egarria, izua eta tristezia, sua eta burdina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.
Tristeziak, heriotzak bezala, ez du inoiz ezertarako balio. Irudiarekin duen loturak bereizten du beldurra poza edo tristezia bezalako sentimenduetatik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.
Euriak tristezia dakar. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.
Liverpool berehala tristezia sartzen zaizun hiri bat da. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.
Tristeziak eta bozkarioak erdibitzen naute. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.
Bozkarioa lurrundurik, tristeziak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.
Tristezian blai, udazkena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.
Aterrunerik gabeko hotzak eta eguraldi euritsuak tristeziara gonbidatzen zuten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 168. orr.
Aitonarengandik eta aitarengandik datorkio Adelinori tristeziarako isuria. Berria - Kultura 2006-02-14
Buruari tristeziaz eragin, eta esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.
-Amodio minez hiltzen dena, hil dadila tristeziaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
Tristeziazko lanbroa sumatu nizun begien sakonean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.
Etxearen giro lasaian bazen senarraren fede sakonak ere ezin uxa zezakeen tristeziazko eta malenkoniazko halako aire bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.
Tristeziazko olatu geldo eta ilun bat bezalakoa izan zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.
Victor Hugok esana omen da malenkonia tristeziaren zoriona dela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.
Bastiza honen mina eta tristezia ez ditu nehondik ere gauaren ilunak gordetzen ahal. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Tristezia gozo horrekin. Berria - Kultura 2004-09-21
Bere begiek tristezia amaiezina iradokitzen zuten. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 10. orr.
Tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.
Bere begi urdin handietan oinazerik mingarriena ikusten zen, tristeziarik sendaezinena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.
Etsaigoak ez gaitu bultzatuko gaitzari gaitzaz erantzutera, neurrigabeko tristezia sakonak ez gaitu itoko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Arimarik gabeko hark halako tristezia lauso bat sartu zidan bihotzean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.
Bere adiskide zaharrarekin elkartzen zen bakoitzean halako tristezia nagusitzen zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.
Irribarreak, eztia eta halaber tristezia ukitua zuenak, liluratu egiten ninduen. Tristezia itzal baten ukitua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.
Martinen aurpegian tristezia arrasto bat islatu zen, sentitzen zuena gordetzera saiatu arren. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.
Zaitak, buruari tristezia aire batez eraginik, esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.
Tristeziaren musuak sugearen laztanak legez korapilatzen zaizkit eztarrian. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.
Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.
Tristezia larriaren aztaparretan behera. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Ezinezko dela tristeziaren eremu mortuan luzaro bizirik irautea, bizipozaren iturriko urik edan gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.
edertasuna eta tristezia (3); tristezia ematen (3); tristezia eta poza (3)