Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezinak tristerik uzten nau. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.
Pozik dagoenak barre egiteko gogoa sentituko du agian, eta tristerik dagoenak berriz negar egitekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Zoritxar guztiak oroituta, tristerik zeuden denak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Erregeak burua makurtu zuen, eta tristerik urrundu zen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.
Ez bainintzen mugitzen eta printzeari tristerik begiratu baizik ez bainuen egiten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.
Edozein xoriñok kaiolan tristerik du kantatzen, zeren kanpoa baitu desiratzen: horixe da libertatearen giltza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.
Aulkiak, mahaiak, liburuak eta gortinak metatzen ziren haien inguruan, tristerik, atzoko, herenegungo, herenegunaren aurreko hautsa jantzirik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.