Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tristagarri izond tristatzen duena.

Nire baitako argi berriak estaliko baitzituen oroitzapen tristagarriak oro eta itsutuko baitzuen gure memoria, nola arratsaldeko eguzkiak porturako bidea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 175. orr.

Ohiko tren-txistukada luze tristagarriak astindu ninduen Aturriz bestaldetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

Gainbeheraldi luze tristagarri hartan nik deusik ezin eginik, umezurtz sentitu nintzen zinez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.

Bere hirurogeita hamarretan, alargundu berria, eta bere bi seme-alabak nor bere aldetik joanak, tristagarri zitzaiola arras hamaika poz-iturri izandako txoko kuttuna hutsik topatzea, eta saldu egin nahi zuela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 208. orr.

Eta, horregatik, are tristagarriagoa gertatzen zen haiei begiratzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus