Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tristadura (orobat trixtadura) iz tristura, tristezia.
Harridura eta tristadura ziren nagusi, Mickael Arhancet gaztearen heriotzea jakin dugularik. Herria 2004-01-15
Jaitsi nintzen; segidan, trixtadura pisu bat senditu nuen bihotzean sartua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.
Arratsean, trixtadura handi batek hartua nengoen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.