Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edo ostiko ederrak ematen zizkioten, edo triskilatu egiten zizkioten bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak, halako moldez, ezen, batzuetan, belarrondoko bizar bakarrarekin itzultzen baitzen etxera, eta bakar hori nahikoa ile-bakandurik zeukala gainera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.
Bertara hurbiltzenago, hiri-kanpoko bihitegiak, ferratzailearen estalgunea, ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Zaldi-zurdarena dirudien ukitu latzekoa, baina kixkurtua eta motxa, azpian duen haur-burezurra ere nabaritzen zaio, beroa, zakurño triskilatu baten burua ukitzerakoan bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.