Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

triskantza 1 iz triskatzea; triskatzearen ondorioa.

Triskantza, mina eta zorigaitza beti dira auzoan hobeak norberaren etxean baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

Egun hartan izugarria izan zen triskantza: hogei mila gizon galdu ziren.  Elizen arteko biblia   2 Sm 18,7

Nork egin du martxoaren 11ko triskantza?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 137. orr.

Gizadi osoa, salbuespenik gabe, aldatzen ez den bitartean, gerrak triskantzak egiten jarraituko du.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 233. orr.

Horrek ez dio eskubiderik ematen bere lorategian triskantzarik egiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Oinaztuak katedraleko dorrean egin zuen triskantzan, erlojua erre eta kiskali zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Neguko elurte zikoitzek sor ditzaketen triskantzen eta ezusteko nahasmenen aurreikuspena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.

Hondamendia eta triskantza uzten dituzte pasatzen diren tokian.  Elizen arteko biblia   Is 59,7

Auziko arlorik garrantzitsuena Srebrenicako sarraskia (1995) izango da; Gerra Krimenen Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegiak genozidiotzat joa du triskantza hura.  Berria - Mundua   2006-02-28

Borrokak ikusi zituen ordoki izoztuetan, triskantzak oihan itogarrietan, sarraskiak basamortuetako dunetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Otso horren triskantza nahiago zuten, aukeran, desorduan eta desgaraian eguzkia ikustea baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

Haren nahigabea anaiari gertatutako triskantzaz jabetu zenean!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 101. orr.

Armairuko triskantza erabatekoa izan zen, ordea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.

Minaren mundua, munduaren mina, bizialdi osoan gerra, txikizioa eta triskantza besterik ezagutu ez duenarena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Lagun judu dezente zuen aitak [...] eta triskantzen kalteak jaso zituzten asko eta asko lagunak izango ziren, seguru.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Erasmok pentsamendu laikoan, Kopernikok zientifikoan eta Luterok erlijiosoan eragindako triskantzak konpondu nahi ditu Axularrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Polizia zela nitaz galdezka; ezezagun batzuek triskantza handiak egin zituztela bezperan juduen barridean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Harrapaturik dauzka hilketarako ezpatak, triskantza handirako ezpatak.  Elizen arteko biblia   Ez 21,19

1996an, Oloten sekulako tornadoa sortu zen: triskantza handiak eta 47 zuhaitz orpotik jiraka atera eta boteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Baso-soiltzea dela eta, uholdeek triskantza nabarmenak egin dituzte uharteko lurretan.  Berria - Mundua   2004-09-21

Tomskera eramango zituen ala bertan hilko triskantza odoltsu batean, buruzagi tatariarren artean ohikoa zenez?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

1989an, Kanarietako uholdeak: 140 litro, Las Palmasen; 112, Lanzaroten eta beste; triskantza makurrak utzi zituen errepide eta kaleetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Santander hiriburuko 37 kale kaltetu eta suntsitu zituen triskantza izugarrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Kanoi bakar batek sekulako triskantza eragin diezaieke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Egun hauetantxe 300 bat bonba bota omen ditiztek zuriek Bizkaiko hiriburuan, triskantza gaitzak burutuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Tarteka gertatzen diren ustekabeko triskantzok ez direla klima aldaketaren erruak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 434. orr.

Harri erauntsi ikusgarria Gironan, intxaur gisakoak eta batzuk laranja tamainakoak, izugarrizko triskantza egin zutela teilatuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

CSC taldeak triskantza handia eragin zuen tropelean.  Berria - Kirola   2004-03-09

Sekulako triskantzak egiten zituen emakumezkoen bihotzetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Batzuetan ibaiaren gure aldean agertzen zen, eta bestetan, urertzetik bestaldera salto eginez, hango herrian burutzen zuen giza triskantza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

2000. urtean bertan Mediterraneo aldean egin dituen uholde-triskantza penagarrien pareko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus