Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trisekzio iz angelu bat hiru zati berdinetan zatitzea.
Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea; eta angelu bat hiru zati berdinetan banatzeari, azkenik, angeluaren trisekzioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.
Kontu berria zen hori, baina ez zuen ebazten erregelaz eta konpasaz trisekzioa eraikitzeak sortzen zuen problema. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.
Ezinezkoa da angeluaren trisekzioa erregelaz eta konpasaz egitea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.
Angeluaren trisekzioaren ekuazioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.