Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontziaren tripulazioa 300 bat lagunekoa zen, eta bidaiariak, berriz, 850etik gora. Berria - Kultura 2004-02-18
Ondizen ontziak lortu zuen bere helburua, baina Barandikaren boua faxistek harrapatu eta tripulazioa Larrinagako kartzelan sartu zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 35. orr.
Almadia katxoien artean desegiten bazen, tripulazioa zati-zati eginda utziko zuten koral zorrotzek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
-Txakurrok -oihu egin zion tripulazioari-, ideia bat daukat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.
XIX. mende akaberan, Cadiz aldeko ekaitzaldi izugarrian, Reina Regente kruzeroa tripulazio osoarekin desagertua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.
Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
Hegazkineko tripulazioa sei pertsonak osatua zela esan dio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.
Kapitaina burutik zagok, lehenengo ofiziala Sing-Sing-etik atera den lapurrik handiena duk eta tripulaziokoak alproja galantak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 519. orr.
Santander, Zumaia, Zierbena eta Urki, oraintxe momentuan horrek lau tripulazio horiek dira, gurekin batera, aurrean ibiltzeko moduan daudenak. Berria - Kirola 2004-07-23
Garai haietan traineru batekin parte hartzeko traineru horretako tripulazioko kide izatea ezinbestekoa zen. Berria - Kirola 2004-09-09
Tripulazioko kide bat eta bidaiari bat dira hildakoak. Berria - Euskal Herria 2006-03-08