Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripode iz hiru oineko tresna, euskarri gisa erabiltzen dena.

Idurika itzazu lau horma zuri, lastozko bi aulki, tripode baten gaineko jofaina, iltze batean zintzilikatua dagoen ume kapelu bat lorez eta abalorioz apaindua. Tripodea luzatu, kamera ezarri eta makalak bilatu zituen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Ez du argi berezien premiarik, ez tripodearena edo bestelako prestaketenak ere.  Berria - Kultura   2006-02-15

Tripodea batu, poltsa bizkarreratu eta irten egin zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus