Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tripape iz triparen azpialdea.
Ziri batekin irauli eta, tripapea berriz hori ubel argixeagoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.
Potx eginez lortu zuen hurbiltzea eta tripapean zingila pixka bat laxatu eta pixka bat baretu zuen, gero heldu zien uhalei eta leihoaren herskailuan estekatu zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.