Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tripaki 1 iz pl hausnartzaileen urdail zatiak, egosiak jaten direnak.

Tripakiez eta txipiroiez oroitu da.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Odolgiak eta tripakiak paratuko dituzte ostiral arratsalde osoan.  Herria   2003-03-06

Igande goizeko tripa saldak eta tripakiak izan du errekesta gaitza bai eta eguerdiko oiloak eta irrisak.  Herria   2002-09-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erantzun zidan, hasieran italieraz eta gero alemanez, tripaki-zopa zela egun hartako eltzekoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Hik jarriok sai bati tripaki lata aldamenean, eta erakutsiok lata irekitzen, eta berdin jango dik tripaki lata.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 128. orr.

Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati, amen batean irentsi nuen atera zidaten platerkada ez oso ugaria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

3 tripaki lainoa.

Ezagunak ditugu lainaje batzuen keruak, tripakiak eta beste, nola euriaren pregoi diren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

Tripaki eta zeru laiatuak abisua pasa dutenez gero, hor goian haize hotz umelagoarekin batera, eskaparatea hodei mehe tximaluzeekin ornatzen joan den neurrian, aire-masak ez daudela batere egonkor ikusi ahalko dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Tripaki eta laiatu, nahi zenuke zuzen-zuzen zer den laino bisaje hori adieraztea?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

4 tripaki laino laino mota, euria dakarrena.

Tarte batzuetan tripaki-lainoak, xare-xare, eguzkiaren argia iragaziz, azaltzen hasten direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Tarteka, baita, txuri finez janzten, letxada zarpeo batzuk ei datoz nabarmentzen goialde horietan, batzuetan zibelak deitu mintz xuri fin baten antzera, edo pilatuxeago, tripaki-lainoen islan beste batzutan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus