Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trio 1 iz hiru tresna edo hiru kantarirentzako musika-lana. ik hirukote.
Gabriel Erkorekaren Biola, klarinete eta pianorako trioa lanaren estreinaldiarekin hasi zen, atzo, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2004-2005 ganbera denboraldia. -Itzuli behar diat, harizko trio bat bukatu behar diat-eta gaur gauean. Berria - Kultura 2004-11-03
Zazpi musikarik lagunduta bakarkakoak, duoak eta trioak eskainiko dituzte soul-eko hiru dama handiren omenez: Nina Simone, Donny Hathaway eta Chaka Khan. Berria - Kultura 2004-07-27
2 minuetoaren eta kidekoen erdiko zatia.
Gustatu zitzaigun Scherzoren Trioa, baltsaren modukoa, Finale-ren 1.go gaia metalezkoek eramana edo harizkoen 2. gaiko polka. Berria - Kultura 2004-03-09