Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori guzti hori, trintxera izan zen, han goiko Barrankutik beheko troketaraino. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.
Eta gero bere burua ikusi zuen, trintxera gaineko zakuetan etzanda, Loxetako sorora so. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.
Goizeko seiak aldean esnatu eta tiro hotsak trintxeretan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 41. orr.
Ez omen ditek trintxera abandonatu nahi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Ahalegin handia egin behar izan zuen trintxeratik salto egin, eta maldan behera Loxeta aldera lasterka bizian ez abiatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.
Verdungo trintxeretan bizia galdu zuen Maianaren anaia zaharraren omenez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.
Urriko egun bat etorri zitzaion gogora, Beldarrainek militarren lerroko trintxeren eskema zaharra hautsi, eta defentsa sakabanatu eta ezkutukoak eratu baino lehenagokoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.
Gerrak iraun zuen bitartean frankistentzat trintxerak egiten jardun behar izan zuten langile askok. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 47. orr.
Han ziren soingaineko, trintxera eta gonen artean gorde zuen gorputza. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 97. orr.