Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trinomio 1 iz adierazpen aljebraikoa, gehi edo ken ikurrez loturiko hiru gaiz osatua.

Eta hiru osagai dituenez gero, trinomioa da; bigarren mailako trinomioa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

2 batasun gisa aritzen diten hiru pertsona edo gauzen multzoa.

Nekez aldendu dira euskara-identitatea-nazioa trinomioak marraztutako zirkulutik, nahiz norberak bere posturatik aztertu gaia, nahiz elkarren artean desadostasunik izan.  Berria - Kultura   2004-07-03

Sufrimenduak eragindako etengabeko emigrazioek eta baliabiderik ezean sortu garen tokian bizi izateko modurik ez izateak hainbat trinomio osatzen dute, esate baterako pobrezia, enplegua eta kultur aniztasuna hirukoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus