Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trinkotasun 1 iz trinkoa denaren nolakotasuna.

Hartara, arian-arian, gela ikusi, hormak eta etxe-barneko gauzak handik eta hemendik ukitu, eta espazioaren, trinkotasunaren eta perspektibaren kontzientzia izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Urguiluz erakusten du harmarri zaharra bere sarreran, eta bere harriaren trinkotasunean urteak metatu ditu dotoreziaz.  Berria - Kultura   2004-01-27

Begien borobiltasuna eta biboteen trinkotasuna ere azpimarratzeko modukoak dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 86. orr.

Eta testuaren oreka, trinkotasuna... bilatu egin behar dira, noizbait aurkitzeko ere.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 71. orr.

Sarriegiren doinuek trinkotasuna ematen diote jaiari.  Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik [...] trinkotasun indartsu moduko batera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Eliza konikoak, azukre-ogiak bezala jasoak, harrizkoak, gotorrak, sinestezineko trinkotasun arkitektonikoan.  Berria - Kultura   2004-12-26

Gure argudioetan moralaren trinkotasun logikoa bermatu nahi baldin badugu, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Intsentsuaren usainak ohiko trinkotasun zorabiagarria zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Ametsetako irudikapen batek baino trinkotasun gutxiago zuen-eta beti puntua egiten aritzen zen emakumearen oroitzapenak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

Ukapenak jainkozkoan egiazkoak dira, aldiz baieztapenak trinkotasunik gabeak (incompactae) edo desegokiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

Bazen lanean jardute diskurtsibo bat, bere erregulartasunekin eta bere trinkotasunarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 204. orr.

Gogoan izan behar da, ordea, aldi jakin bateko inguru-testuaren trinkotasunik eza gauza erlatiboa dela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Charly trinkotasunaz eta kalitateaz baliatzen zen, harremanen iraupen laburra orekatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Somorrostroko meategietan ebasten nituen dinamita kartutxoak balizkoak direlako, eta nik nekartzan tresnek ezin dutelako trinkotasun hura zulatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

Ikastaldien gutxieneko trinkotasuna ziurtatu eta trinkotasunik handieneko ikastaldiak sustatu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

2 (hitz elkartuetan)

Inguru-testuaren kohesio edo trinkotasun mailak sekulako garrantzia du bat-bateko bertsogintzan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 144. orr.

Hodeien trinkotasun gehiegiagatik ere [...] sumatu ahal izan genuen nolako lastertasunaz mugitzen ziren hodeiak, nonahitik abiatu eta elkar joka, urrunean desagertu gabe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

· Mitmensh delakoa bilakatzen baita, giza kidea, bere haragi-trinkotasun, tik, bitxikeria eta anakoluto guztiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Herrikidetzan eta gizarte trinkotasunean hizkuntzak duen pisua.  Berria - Kultura   2004-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus