Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Eskuak txamarrako sakeletan sartuta, trinkili-trankala heldu zen Karrikara Dimas. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.
Pannecau zubi lainotsuaren gainetik lerratzean lanera joateko larunbat goizetan ardura kausitu zuen zerako zera trinkili-trankala hurbiltzen, txapela buruan trebes eta eskuak merkatuan erosi fruta eta baratzekiz astundu zakuz tiran. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.
Gaua heldu zaigu; treina badoa trinkili trankala, inarrosaldi ederrik hartzen dugula. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.
Ibaiaren hegira itzulikatu zen eta Bernat auzo zaharra trinkili-trankalaka zetorrela ohartu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Frantxua deika zinpurtu eta azkenean Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak, begiak blai eta jantzi urdinak purtzilikatuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.